Zubi Zaharra (Balmaseda)
Zubi Zaharra (Balmaseda) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Balmasedako hiri historikoa | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Herria | Balmaseda |
Koordenatuak | 43°11′34″N 3°11′43″W / 43.1928°N 3.1954°W |
![]() | |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XIII. mendea |
Gurutzatzen du | Cadagua |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005156 |
73 | |
Zubi Zaharra edo Muzako Zubia Cadagua ibaia zeharkatzen duen zubi da, Balmasedako Kristo eta San Lorenzo auzoak lotzen dituena. Hala zubiak nola bertako dorreak XV. mende erdialdetik XVI. mende hasiera arteko aldian duten jatorria, nahiz eta zubiaren oinarriko pilareak lehenagokoak izan: XIII. mende hasierakoak, segur aski[1]. 1984an monumentu historiko izendatu zuten.
Eginkizun estrategikoak zituen ibaien gurutzaguneetan, eta, aldi berean, eginkizun fiskalak ere bazituen: zubisaria kobratzea, hiri eta norbanako askok bidaztiei Erdi Aroan ezartzen zieten ohiko zerga[2]. Erdi puntuko hiru arku ditu eta erdikoa oso garaia da. Zubi-branketako baten gainean dorretxoa du, arku gotikoko zubiaren ardatzarekiko zut doana eta angeluzuzeneko oinarri duena[3].
Herriko ikur bilakaturik, bertoko ikastolak bere izena darama.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Zubi Zaharraren ikuspegia.
-
Beste ikuspegi bat.
-
Dorretxoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aristondo, Amaia Igartua. (2023-08-31). «Balmasedako Zubi Zaharra» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-08-31).
- ↑ www.bizkaia.net: Muzako Zubia edo Zubi Zaharra (Balmaseda)
- ↑ Balmasedako Udalaren webgunea
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |