Zubiberria (Tolosa)

Koordenatuak: 43°08′06″N 2°04′23″W / 43.1349°N 2.073139°W / 43.1349; -2.073139
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubiberria (Tolosa)
Kokapena
Eskualde kultural Euskal Herria
Koordenatuak43°08′06″N 2°04′23″W / 43.1349°N 2.073139°W / 43.1349; -2.073139
Map
Arkitektura

Zubiberria, Gipuzkoako Tolosa udalerrian dagoen zubi bat da. Hasiera batean Foruen zubia deitzen zen, ziurrenik gaur egungo izena jatorriz Erdi Arokoak eta askoz ere antzinagokoak diren Arrameleko zubia eta Naparzubiaren ondoren udalerrian egin zen hurrengo zubi garrantzitsua izan zelako datorkio.

XX. mendearen lehen herenean eraikitzen hasi eta 1926an amaitu zen. Garaiko 252.000 pezetako kostua izan zuen eta usadiozko arkurik gabe eraiki zen lehenbiziko tolosar zubia izan zen. Harri eta hormigoiez egina dago[1].

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]