Zuriñe García

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuriñe García

Bizitza
JaiotzaBarakaldo1980ko urriaren 13a (43 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Zuriñe García García (Gurutzeta, Barakaldo, Bizkaia, 1980ko urriaren 13a) euskal sukaldari saritua da.

Ibilbide pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen 9 urteak Basaurin bizi izan zituen. Ondoren, Galdakaora joan zen, eta han bizi izan zen 24 urte bete arte. Orain Igorren bizi da Alize alabarekin. Haren aita, Tomás García, ardo-saltzailea izan zen; ama, Antonia García, etxekoandrea. Hiru anai-arrebetatik gazteena da bera, Sonia eta Ivan dira beste biak. Txikitan, amarekin kroketak edo albondigak egiten entretenitzen zen. Amamak ere sukaldatzen zuen.[1]

Basauriko Gaztelu ikastetxean eta Galdakaoko Biharko Gizonak ikastetxean ikasi zuen. Geroago, Galdakaoko Andra Mari Bigarren Hezkuntzako Institutuan jarraitu zituen ikasketak. Galdakaoko Ostalaritza Eskolako ikaslea izan zen.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zuriñe García sukaldean

Ostalaritzan Basauriko Beitia jatetxean hasi zen lanean, zerbitzari gisa. Bizkarra okindegia eta gozotegian (Galdakao) ere saltzaile gisa lan egiten zuen. Sukaldaritzako Erdi Mailako ikasketak amaitu zituenean, Vinuesako (Soria) Alvargonzález hotelean lan egin zuen, Óscar García chef onddoen adituarekin batera.

2001ean hasi zen praktikak egiten Andra Mari jatetxean, eta berehala kontratatu zuten. Pastelgintzan eta sarrerako plateretan egin zituen bere hastapenak, Eneko Atxarekin batera. Gero haragian zentratutako sukaldaritzara pasatu zen Igor Aguirre eta Espinazorekin, eta azkenik arrainen mundura, Josemi Olazabalagarekin, 2011n sukaldeburu bihurtu zen arte.[2]

Andra Mari jatetxeko lagunek 'La Laureles' deitzen zioten maitekiro, bere gisatu guztiei zuhaixka horren orri bat eransteko zuen zaletasunagatik. Janari tradizionala eta berehalako kontsumoko produktuak nahiago ditu.

2021eko abenduan Andra Maritik irten zenean, Michelin izarra zuen jatetxe baten buru ziren bi emakume bizkaitar sukaldarietako bat zen – Nieves Barraganez gain. Gainera, lokaleko 2 Repsol Eguzkiak mantendu zituen. Orain El Paladar La Habana jatetxean egiten du lan, Portugaleteko (Bizkaia) Puente Colgante Boutique Hotelean.[3] EITBko "Trio de ases" programako kidea ere bada.[4]

2017ko Zaharberritzaile Onenaren Euskadi Gastronomia Saria jasotakoa da, epaimahaiak bere erabakia justifikatu zuen «bere sorkuntza guztietan transmititzen duen sentsibilitate handiagatik».[5] Bere ibilbidean zehar ekitaldi gastronomikoetan parte hartu du eta lehiaketetako epaimahaikide izan da.[6] Gizarte-jardueretan, turismoa sustatzeko jardueretan, emakumearen ahalduntzean eta elikadurarekin eta elkartasunarekin lotutako beste jarduera batzuetan lagundu du. Balmasedako Olla Ferroviaria Kofradiak Meritu Kofrade izendatu zuen.

Bere erreferentziazko sukaldaria Carme Ruscalleda da. Beste erreferente batzuk José Miguel Olazabalaga, Andoni Arrieta eta Sergio Zarate dira. Macarena de Castroren sukaldea miresten du eta Berasategiren errezeta-liburuekin gozatzen du.[7]

Sariak eta aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Euskadi Gastronomia Saria 2017ko Zaharberritzaile Onenari.[8]
  • Zallako Tipula Morea Saria Jantour 2019.[9]
  • Balmasedako Olla Ferroviaria Kofradiaren Meritu Kofradea.[10]
  • 2021eko azaroan, gazteek zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizteko Galdakaon antolatutako NI STEM Emakumea erakusketan parte hartu zuen (2021eko azaroa).[11]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Zuriñe Garcia: «Michelin izarrak ez du sukaldariaren generoa kontuan hartzen». Binke 2020ko abenduaren 28a.
  2. Zuriñe García cuelga la chaquetilla en Andra Mari Entró en prácticas en el rest. El Correo 2022ko urtarrilaren 14a.
  3. Zuriñe García, chef: "Necesitaba descansar y no he parado". Onda Vasca 2022ko azaroaren 8a.
  4. Estreno del nuevo concurso "Trío de Ases" con Javi Sierra, esta noche. EITB 2022ko irailaren 16a.
  5. "Siempre es un placer visitar el 'Mesón Chuchi', en La Rioja". Guía Repsol 2019ko maiatzaren 3a.
  6. Agur Zuri! Zuriñe García inicia nueva etapa profesional. Gure Sukalkintza 2021ko abenduaren 29a.
  7. Zuriñe García para Andra Mari, herencia y esencia. Sobremesa 2019ko apirilaren 22a.
  8. Zuriñe García recibe el Premio Euskadi de Gastronomía como mejor restauradora. Deia 2018ko maiatzaren 25a.
  9. Los Premios Jantour celebran la gastronomía como modo de vida. El Correo 2019ko maiatzaren 27a.
  10. Zuriñe García jurado en el Concurso de Putxeras de Balmaseda. Gure Sukalkintza 2018ko urriaren 25a.
  11. La exposición “NI STEM Emakumea” muestra a mujeres de la comarca que trabajan en la ciencia y la tecnología. Crónicas Berria 2021ko azaroa.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]