Ægir
Ægir | |
---|---|
Eskandinaviar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Baliokideak | Ahti (en) , Poseidon eta Gymir (en) |
Familia | |
Aita | Fornjot |
Ezkontidea(k) | Ran |
Seme-alabak | Nine Mothers of Heimdallr (en) , Nine Daughters of Ægir (en) , Kólga (en) , Bára (en) , Unn (en) , Hrönn (en) , Himinglæva (en) , Hefring (en) , Dúfa (en) , Blóðughadda (en) eta Bylgja (en) |
Familia | |
Kidetza | Jötunn |
Ægir jotun bat eta itsasoetako erregea da eskandinaviar mitologian. Ozeanoaren boterearen pertsonifikazio bat da. Æsirrei oso jai landuak eskeintzeagatik ere ezaguna da. Snorri Sturlusonen Skáldskaparmálen Ægir Gymir eta Hlérrekin identifikatzen da, Hlésey uhartean bizi zirenak. Lokasennaren prosazko goiburukoak bere egongela urre dizdiratsuz argiztaturiko santutegi baten toki bat eta non garagardoa borborka erortzen dena dela dio.
Gymir Freyren emaztea den Gerd dontzeila ederraren aita erraldoia ere bada, baita Aurbodaren senarra ere.
Æsirren eta itsas erraldoien arteko beste lotura bat Hymirren ere aurki daiteke, nork Hymiskviðan Tyrren aita dela dioen.
Esaten denez, Ægirrek bederatzi alaba izan zituen bere emazte Ranekin batera. Bere alabak olatuetako dontzeilak deituak izan ziren. Bára, Blóðughadda, Bylgja, Dúfa, Hefring, Himinglæva, Hrönn, Kólga, eta Unnr deituak izan ziren. Izenek ozeanoetako olatuen ezaugarri ezberdinak isladatzen dituzte.
Ægir Fornjoten semeetako bat da, erraldoi bat eta Finlandiako erregea, eta Logi (sua, garra) eta Kari (haizea)ren anaia. Lokasennan jainkoei jai bat eskaintzen die, non ezti-ur hartzitua zerbitzatzen dien Thorrek emandako pertz handi batean. Thorrek pertza nola lortu zuen dioen istorioa Hymiskviðan kontatzen da.
Ægirrek bi zerbitzari ditu: Fimafeng (Lokik hila) eta Eldir.
Izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ægir izena batzuetan Aegir edo Aeger bezala erromatartua da. Suediar bertsioa Ägir da.
Garagardo zerbitzaria ere deitua da, itsaso zakarreko bits zuriak garagardoaren fabrikazioan sortzen den bitsa gogorarazten baitu. Dena dela, dirudienez, Ægir izaera oneko jainko bat da, eta bere emazte Ran eta bere alabak direla ozeanoetako txikizio gehienak sortzen dituztenak.