Poseidon
Greziar mitologian, Poseidon[1] (antzinako grekeraz: Ποσειδῶν, erromatarrez: Poseidỗn, ahoskera: poseːdɔ́ː̀n , Koinéz: po̞siːdˈo̞ːn, bizantiarrez: posiðˈon), itsasoetako eta ozeanoetako jainkoa zen, etruskoek Nethuns eta erromatarrek Neptuno (Neptunus) izenez ezaguna. Lurrikaren eta zaldien jainkoa ere bada. Poseidon Pilos eta Tebasen beneratua izan zen, Brontze Aroko Grezia mizenastarrean; baina, beranduago, panteoi olinpikoan integratu zuten Hades eta Zeusen anai gisa. Seme-alaba izan zituen hainbat hiri heleniarren babesle izan zen, nahiz eta Atenasen norgehiagoka galdu Atenearen aurka. Ereserki homeriko bat eskaini zitzaion.
Kondairaren arabera, mundua hirutan banatu zenean, haren anaia Zeusek lurra jaso zuen, Hadesek espirituen mundua, eta Poseidonek itsasoa. Zaldizko gurdi batean eta hiruhortz batekin irudikatu ohi da.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Euskaltzaindia: 82. araua: Grezia eta Erromako pertsonaia mitologikoak.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Olinpiar jainkoak | ||
---|---|---|
Zeus • Hera • Poseidon • Dioniso • Demeter • Afrodita • Atena • Apolo • Artemisa • Ares • Hefesto • Hermes |
![]() |
Artikulu hau mitologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |