Edukira joan

Šarengradeko uhartea

Koordenatuak: 45°15′40″N 19°14′30″E / 45.2611°N 19.2417°E / 45.2611; 19.2417
Wikipedia, Entziklopedia askea
Šarengradeko uhartea
Motaibai-uharte eta disputatutako lurralde
Geografia
Map
Koordenatuak45°15′40″N 19°14′30″E / 45.2611°N 19.2417°E / 45.2611; 19.2417
Ur-gorputzaDanubio
Hidrografia
Arro hidrografikoaDanube basin (en) Itzuli

Šarengradeko uhartea (kroazieraz: Šarengradska ada) Danubio ibaian dagoen uharte kroaziarra da. Serbiako iparraldeko Voivodina probintziarekin bat egiten duen tokian dago kokatua. Bere izenak adierazten duen moduan, Šarengrad hiritik gertu dago (Šaren: koloretsua, grad: hiri). Jugoslaviako errepublika federatuaren garaian uharte hau Kroaziako zati bat izan zen. 1992an Kroaziak bere independentzia lortu zuen, baina Jugoslaviak uharte okupatuta mantendu zuen orduan, eta ordutik hona okupaturik dirau.

Badinterreko arbitraje batzordeko ordezkariek oinarrizko hitzarmen bat jarri zuten abian, zeinaren arabera, Sarengradeko uhartea Serbiak okupatutako uharte kroaziarra dela onartzen den ofizialki.

Hitzarmen baketsu horren ondorioz, 1998an Serbiak Kroaziari Baranja eta Ekialdeko Eslavonia itzuli zizkion, ez Sarengrad ordea. Danubioko ezker ertzeko beste uharte batzuek ere okupazio serbiarraren menpean jarraitzen dute.

Uharteko serbiar gudarosteko kideek, Nikola Safer Vukovar-Srijemgo gobernadore kroaziarra tirokatu zuten Serbiako bere kidearekin biltzera zihoanean. Bere segizioa ere tirokatua izan zen, tartean lau haur.

2004ean Serbiak bere gudarostea uhartetik erretiratu zuen, baina polizia serbiarra han dago oraindik. Kroaziarrak ezin dira gerturatu uharte hartako euren jabetzetara.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]