Álvaro Arzú

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Álvaro Enrique Arzú Irigoyen (Guatemalako Hiria, Guatemala, 1946ko martxoaren 14a) guatemalar politikari eta enpresaburua da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guatemalako enpresa-munduaren garapenari ekarpen handia egin zion, turismoaren, salerosketaren eta industriaren sektoreetan zenbait enpresa antolatuz eta zuzenduz.

Partido de Avanzada Nacional alderdiaren sortzaileetako bat izan zen, eta alderdi horren idazkari nagusia gero. Guatemalako Hiriko alkate aukeratu zuten 1982ko martxoan, baina estatu-kolpea jo zuten hilabete berean, eta ez zuen kargua hartzerik izan. 1985ean, berriro atera zen alkate, eta 1986tik 1990era bete zuen kargu hori.

1990ean, Errepublikako lehendakaritzarako hautagai izan zen, 1991n, Kanpo Harremanetarako ministro, eta, 1996ko urtarrilean, Guatemalako lehendakari aukeratu zuten. Urte bereko abenduan, helburu garrantzitsu bat lortu zuen: Guatemalako gerrillakUnión Revolucionaria Nacional de Guatemala (URNG) taldean bilduak— borroka armatua uztea hogeita hamasei urtez gobernuaren aurka borroka egin ondoren eta aginpidea lortzeko bide gisa bozketen bidea aukeratzea. 1997an, Nazioarteko Lankidetzaren Asturiasko Printzearen saria jaso zuten Álvaro Arzú Irigoyenek eta URNGk.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]