Ángeles González-Sinde
Wikipedia(e)tik
| Ángeles González-Sinde | |
|
|
|
|---|---|
| 2009 – 2011 | |
| Aurrekoa | César Antonio Molina |
| Ondorengoa | José Ignacio Wert |
|
|
|
| Jaiotza | 1965eko apirilaren 7a (48 urte) Madril, Espainia |
| Alderdi Politikoa | Independentea |
| Lanbidea | Gidoilaria |
Ángeles González-Sinde (Madril, Espainia, 1965eko apirilaren 7a - ) politikaria, gidoilaria eta zinema zuzendaria da, eta 2009tik 2011ra Espainiako Kulturako ministro izandakoa. Berak bultzatuta idatzitako «Sinde Legea»rengatik da ezaguna; webguneak epaile baten agindurik gabe ixtea ahalbidetzen duen legea, alegia.
Bere izendapenak kritika ugari sortu zituen, González-Sindek internet bidezko deskargen aurka egindako adierezpenengatik. 2010eko abenduaren 21ean, Espainiako Diputatuen Kongresuak atzera bota zuen Sinde Legearen onarpena.[1] Hurrengo urtearen azken egunean, ordea, Mariano Raxoi buru zela Espainiako Alderdi Popularraren gobernu eratu berriak onartu egin zuen Sinde Legea.[2]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ http://www.elpais.com/articulo/tecnologia/Intensa/resaca/politica/red/Ley/Sinde/elpeputec/20101222elpeputec_2/Tes «Intensa resaca política por la Ley Sinde»], El País, 2010-12-22.
- ↑ Jon BEREZIBAR: [goiena.net/albisteak/sinde-legea-onartu-du-espainiako-gobernu-berriak/ «'Sinde legea' onartu du Espainiako gobernu berriak»], Goiena, 2011-12-31.
Kanpo loturak [aldatu]
- (Ingelesez) Ángeles González-Sinderen fitxa, IMDBren webgunea.
- «Sinde Legea hamar puntutan», ZuZeu, 2010-12-21.
| Artikulu hau Espainiako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |