Mariano Rajoy
Wikipedia(e)tik
| Datu pertsonalak | ||
|---|---|---|
| Izen osoa | Mariano Rajoy Brey | |
| Jaiotza data | 1955eko martxoaren 27a (53 urte) | |
| Compostelako Donejakue (Coruña, Espainia) | ||
Mariano Rajoy Brey (Compostelako Donejakue, Coruña, 1955eko martxoaren 27a - ) politikari espainiarra da. Alderdi Popularraren presidentea eta kongresuan oposizioaren burua da. Alianza Popularraren hautagai izan zen 1981eko hauteskunde galiziarretan, bai eta eserlekua lortu ere. 1988an, alderdiaren adar galiziarraren burua izendatu zuten. 1989an, alderdiak izena aldatutakoan, politika nazionalera egin zuen jauzia.
Alderdi Popularrak 1996ko hauteskundeak irabazi ondoren ,administrazio publikoen ministro izendatu zuten. 1999 eta 2000 artean kultura ministroa izan zen. 2000ko hauteskundeek alderdiari gehiengo osoa ekarri ziotenean, Rajoy presidenteordea eta gobernazioaren ministroa izendatu zuten. 2001ean barne ministro izendatu zuten baina 2002an berriz ere gobernazioaren ministerioaz arduratu zen. Gobernuaren bozeramale izendatu zuten halaber. 2003an, 2004ko hauteskundetarako alderdi popularraren hautagaia izendatu zuten eta kargu guztiak utzi.
Hauteskundeak galdu zituen eta 2004az geroztik, oposizioaren burua da. 2008koak ere ez zituen irabazi, Alderdi Popularra bigarren indarra izan baitzen, PSOEren ondoren.

