Éric Rochant

Wikipedia, Entziklopedia askea
Éric Rochant

Bizitza
JaiotzaParis1961eko otsailaren 24a (63 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
HeziketaInstitut des hautes études cinématographiques (en) Itzuli
La Fémis (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakgidoilaria, film-zuzendaria eta telebista zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0733886 Allocine: 11901 Allmovie: p108589 Edit the value on Wikidata

Éric Rochant (Paris, Frantzia, 1961eko otsailaren 24a) zinema-zuzendaria da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

IDHEC Zinema Eskolan lortu zuen zuzendari-diploma, eta film laburrak egiten hasi zen film luzeak egiteko baliabideak eskuratzearren. Film labur haietako batekin, Présence féminine filmarekin (1987, Presentzia femeninoa), hainbat sari eta arrakasta handia lortu zuen, eta horrela hasi zen hurrengo proiektua aurrera ateratzeko lehen harremanak egiten. Hurrengo film hori izan zen Rochantek egindako lehenengo film luzea: Un monde sans pitié (1989, Mundu gupidagabea), zeinetan aztertu baitzuen gazteriaren etsipena eta etorkizun iluna. Film hari esker, bere unibertso propioa sortzea lortu zuen Rochantek, eta, arrakastaz baliaturik, proiektu handi garesti bat proposatu zion Gaumont etxeari: Les patriotes (1994, Abertzaleak ). Oinarri psikologikoko ekintza-filma izan zen hura, nazioarteko espioitzako gertaerak kontagai dituena. Mossad israeldar zerbitzu sekretuaren berri ematen du, eta helburuen eta helburuak lortzeko baliabideen zilegitasunaren inguruko gogoeta proposatzen dio Rochantek ikusleari, gai hori aitzakia harturik.

Film haren ondoren, proiektu handinahiak alde batera utzi, eta hasierako joeretara itzuli zen Anna Oz filmarekin (1996). Orduz geroztik, Total Western (2000) eta L'Ecole pour tous (2006) film luzeak eta Mafiosa, le clan (2008 eta 2010) telesaila egin ditu.

Filmography (director)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]