Étienne-Louis Boullée

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Newtonen zenotafioaren proiektua, altxaera (1784)
Newtonen zenotafioaren proiektua, ebaketa (1784)
Erregeren Liburutegiaren proiektua, perspektiba (1785)

Étienne-Louis Boullée (Paris, 1728 otsailaren 12 − Paris, 1799 otsailaren 4) arkitekto neoklasiko frantziarra zen. Eragin handia izan zuen bere jarduera bisionarioarekin garaiko eta ondorengo arkitektoengan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisen jaioa, Jacques-François Blondel, Germain Boffrand eta Jean-Laurent Le Geayren eskutik arkitektura irakaspenak jaso zituen. 1762an izendatu zuten Parisko Académie Royale d'Architectureko kide, eta Prusiako Frederick II.aren arkitekto nagusi bilakatu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1762tik 1778ra arte hainbat etxe pribatu eraiki zituen, gehienak desagertuak dira egun.Irauten dutenetatik esanguratsuenak Hôtel Alexandre eta Hôtel Brunoy dira, biak Parisen. Claude Nicolas Ledouxekin batera frantziar arkitektura neoklasikoan izan den arkitekto eragingarrienetakoa izan zen.

1778 eta 1788 urteen artean teoria lantzen zuen irakasle izan zen École Nationale des Ponts et Chausséesen (Zubi eta Errepide Eskola Nazionala). Garai hartan izan zuen ospe handien. Estilo geometriko abstraktu berezia garatu zuen forma klasikoetan inspiratuta. Bere lanaren ezaugarriak ondokoak dira: beharrezkoak ez diren apaingarrien deuseztapena; forma geometrikoen erabilpena eskala erraldoian; eta elementuen errepikapen luzea

Bere estiloaren adierazpen argiena, Isaac Newtonentzako proposatu zuen Newtonen Zenotafioa da. Honen arabera, 150 m diametrodun esfera baten formakoa izango litzateke. Nahiz eta inoiz eraikia izan ez, bere proposamena esparru akademiko eta profesionalean asko hedatu zen.

Lan garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1763 : Hôtel Alexandre, Paris
  • 1764 : Château de Chaville (eraitsia)
  • 1768 : Hôtel de Pernon, (eraitsia)
  • 1774-1779: Hôtel Brunoy, Paris

Proiektu garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1781 : Parisko Operaren berreraiketa.
  • 1784 : Newtonen zenotafioa

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Étienne-Louis Boullée Aldatu lotura Wikidatan