12 Years a Slave

Wikipedia, Entziklopedia askea

12 Years a Slave (euskaraz 12 Urtez Esklabo) 2013ko Steve McQueen britainiar zinema zuzendariaren historia drama filma bat da. Solomon Northup esklabo-ohiaren Twelve Years a Slave liburuan oinarritua dago. Bertan, Chiwetel Ejiofor, Michael Fassbender, Benedict Cumberbatch, Paul Dano, Paul Giamatti, Lupita Nyong'o, Sarah Paulson, Brad Pitt eta Alfre Woodard aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1850eko hamarkadan AEBetan jazotako benetazko gertakizun batean oinarritua dago, bertan New York hirian bere familiarekin batera bizi zen Solomon Northup musikari beltz, kultu eta gizaseme askea zenaren istorioa kontatzen da. Ezezagun batzuekin tragoxka batzuk hartu ondoren, Solomon drogatua eta bahitua izan dela jabetuko da, bere bahitzaileek Hegoaldeko Estatu Batuetako Louisianako etxalde batean esklabo gisa salduko dutelarik. Berriz ere aske izateko itxaropena behin ere laga gabe, Solomonek bere inguruan dauden guztiak basakeria, oldarkeri mentala eta itxaropen ezaren ondorioz nola suntsituak diren ikusiko du. Orduan sinistuezinezko arriskuei aurre egin eta hasieran batean pentsatuko ez lukeen pertsonengan fidatuz askatasuna berreskuratu eta bere familiarekin berrekelkartzea erabakiko du.

Pertsonaiak

Sariak

2014ko martxoaren 2an ospatutako 86. Oscar Sarien ekitaldian filma honek 3 Oscar Sari irabazi zituen, Film onenaren Oscar Saria, Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Lupita Nyong'o) eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria (John Ridley). Bestalde, hainbat Urrezko Globo eta BAFTA sari ere irabazi zituen.

Kanpo loturak