1556ko Shaanxiko lurrikara
Wikipedia(e)tik
Koordenatuak: 34°50′N 109°30′E / 34.833°N 109.5°E
|
1556ko Shaanxiko lurrikara |
|
|---|---|
| Lurrikarak eragindako Txinako probintziak erakusten dituen mapa. Gorriz, Shaanxi epizentroa, eta laranjaz lurrikarak kalteak eragin zituen inguruko probintziak. | |
| Data | 1556ko urtarrilaren 23 |
| Magnitudea | 8.0 Mw |
| Kaltetutako herrialdeak | Ming dinastia |
| Kaltetutakoak | 820.000 - 830.000 hildako |
1556ko Shaanxiko lurrikara historian zehar gizakiak ezagututako lurrikararik hilgarriena izan zen, guztira 830.000 pertsona hil ziren. 1556ko urtarrilaren 23an, Richter eskalan 8,0 graduko indarra izan zuen lurrikarak Txina erdialdeko 97 konderritan kalte handiak eragin zituen, Shaanxi, Henan, Gansu, Shanxi, Hebei, Shandong, Hubei, Hunan, Jiangsu, eta Anhui probintzietan. Garai hartan Shaanxi herritar asko mendietan egindako kobazuloetan bizi zen, eta horrek hondamendia areagotu zuen, hainbat kobazulo behera etorri zirelako.
[aldatu] Historiako lurrikararik hilgarrienak
| Hildako gehien eragin dituzten lurrikarak | ||||
|---|---|---|---|---|
| Postua | Lurrikara | Herrialdea | Urtea | Hildakoak |
| 1 | «Shaanxiko lurrikara» | Txina | 1556 | 830.000 |
| 2 | «Indiako Ozeanoko lurrikara» | Indonesia | 2004 | 283.100 |
| 3 | «Tangshango lurrikara» | Txina | 1976 | 242.000 |
| 4 | «Aleppoko lurrikara» | Siria | 1138 | 230.000 |
| 5 | «Gansuko lurrikara» | Txina | 1920 | 200.000 inguru |
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |