Hebei

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Hebei(河北)
Héběi Shěng

Estatua TxinaTxina
Hiriburua Shijiazhuang
China Hebei.svg
Azalera
187.700 km²
Gobernadorea Hu Chunhua (胡春華)
Biztanleria
Dentsitatea
70.000.000 (2008)
363 bizt/km²
Etniak Han %96
Mantxuriar %3
Hui %0,8
Web www.hebei.gov.cn

Hebei (河北 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 187.700 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 70.000.000 biztanle bizi ziren bertan.

Eduki-taula

Inguru naturala eta kokapena[aldatu]

Saihanba parke nazionaleko belardiaren ikuspegia.

Erdialdeko eta hegoaldeko Hebei probintzia, Ipar Txinako lautadaren parte da. Mendebaldean Taihang mendiak, eta iparraldean Yan mendiak daude. Txinako Harresi Handiak, probintziaren iparraldea zeharkatzen du, ekialdetik mendebaldera. Mendirik altuena, Hebei ipar-mendebaldean dagoen Xiaowutai mendia da (2.882 metro). Yan mendiak probintziaren iparraldean zehar hedatzen dira, Barne Mongoliako mugatik gertu.

Txinako Harresi Handia probintzia iparraldetik igarotzen da ekialdetik mendebaldera, Beijing udaltasuna zeharkatu aurretik. Ekialdean Bohai Itsasoarekin egiten du muga, Barne Mongolia iparraldean, Liaoning ipar-ekialdean, Shanxi mendebaldean, Henan hegoaldean, eta Shandong hego-ekialdean. Horrez gain, Hebei probintziak Tianjin eta Beijing udalerriak erabat inguratzen ditu.

Klima[aldatu]

Hebeik montzoiak baldintzatutako klima kontinentala dauka, tokiaren eta altueraren arabera aldatzen den arren, urtarrileko batez besteko tenperatura -16 eta -3 gradu artekoa da eta uztaileko tenperatura 20 eta 27 gradu artekoa. Barne Mongoliako basamortu guneetatik hurbil dagoenez, are ekaitzak maiz gertatzen dira udaberri eta udazkenean eta zerua erabat estaltzen dute.

Prezipitazioak nahiko urriak dira, 400 eta 800mm bitartean, eta orokorrean uda garaian jausten dira.

Banaketa administratiboa[aldatu]

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
HebeiMap.png
1 Shijiazhuang 石家庄市 Shíjiāzhuāng Shì Prefektura mailako hiria
2 Baoding 保定市 Bǎodìng Shì Prefektura mailako hiria
3 Cangzhou 沧州市 Cāngzhōu Shì Prefektura mailako hiria
4 Chengde 承德市 Chéngdé Shì Prefektura mailako hiria
5 Handan 邯郸市 Hándān Shì Prefektura mailako hiria
6 Hengshui 衡水市 Héngshǔi Shì Prefektura mailako hiria
7 Langfang 廊坊市 Lángfāng Shì Prefektura mailako hiria
8 Qinhuangdao 秦皇岛市 Qínhuángdǎo Shì Prefektura mailako hiria
9 Tangshan 唐山市 Tángshān Shì Prefektura mailako hiria
10 Xingtai 邢台市 Xíngtái Shì Prefektura mailako hiria
11 Zhangjiakou 张家口市 Zhāngjiākǒu Shì Prefektura mailako hiria

Politika[aldatu]

Hebei probintziako gobernadorea Hu Chunhua (胡春华) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Zhang Yunchuan (张云川) da.

Garraioa[aldatu]

Aireportuak[aldatu]

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
HEBEI
Qinhuangdao ZBSH SHP Qinhuangdao Shanhaiguan Aireportua
Shijiazhuang ZBSJ SJW Shijiazhuang Daguocun Nazioarteko Aireportua
Xingtai ZBXT XNT Xingtai Aireportua

Kanpo loturak[aldatu]


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.