Jiangsu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Jiangsu (江苏)
Jiāngsū Shěng

Estatua TxinaTxina
Hiriburua Nanjing
China Jiangsu.svg
Azalera
102.600 km²
Gobernadorea Luo Zhijun (罗志军)
Biztanleria
Dentsitatea
75.495.000 (2006)
736 bizt/km²
Etniak Han %99,6
Hui %0,2
Besteak %0,2
Web www.jiangsu.gov.cn

Jiangsu (江苏 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 102.600 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 75.495.000 biztanle bizi ziren bertan.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ubide Handia Yangzhoutik gertu.

Jiangsu probintziaren mugakideak honakoak dira: Shandong probintzia iparraldean, Anhui probintzia mendebaldean, Zhejiang probintzia eta Shanghaiko udaltasuna hegoaldean, eta Itsaso Horiarekin ekialdean.

Jiangsuk mila kilometro baino gehiagoko kostaldea dauka Itsaso Horia eta Yangtze ibaiaren ertzean. Haran eta lautadak probintziaren azaleraren %68 dira, eta probintziaren batez besteko altuera 50 metro ingurukoa da. Suzhou hirian hainbeste ubide eraiki dira ibaien ibilbidean zehar, "Hegoaldeko Venezia" deitzen dutela askok. Yangtze ibaiak hegoaldetik zeharkatzen du Jiangsu probintzia eta mendirik altuena 625 metroko Yuntai mendia da, Lianyungang hiritik gertu.

Probintziako lakurik handiena Taihu lakua da, eta honekin batera Hongze lakua, Gaoyou lakua eta Yancheng lakua daude.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jiangsu probintziak montzoiak baldintzaturiko klima azpitropikala dauka. Urtarrileko batez besteko tenperatura -2 eta 4 gradu artekoa da, eta uztailekoa 26 eta 30 gradu artekoa. Maiatzetik aurrera prezipitazio handiak izaten dira (batez ere uda garaian), eta tifoiek maiz jotzen dute Jiangsuko kostaldean. Urteko batez besteko prezipitazioak 800 eta 1200mm bitartekoak dira.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
JiangsuMap.png
1 Nanjing 南京市 Nánjīng Shì Azpiprobintzia mailako hiria
2 Changzhou 常州市 Chángzhōu Shì Prefektura mailako hiria
3 Huai'an 淮安市 Huái'ān Shì Prefektura mailako hiria
4 Lianyungang 连云港市 Liányúngǎng Shì Prefektura mailako hiria
5 Nantong 南通市 Nántōng Shì Prefektura mailako hiria
6 Suqian 宿迁市 Sùqiān Shì Prefektura mailako hiria
7 Suzhou 苏州市 Sūzhōu Shì Prefektura mailako hiria
8 Taizhou 泰州市 Tàizhōu Shì Prefektura mailako hiria
9 Wuxi 无锡市 Wúxī Shì Prefektura mailako hiria
10 Xuzhou 徐州市 Xúzhōu Shì Prefektura mailako hiria
11 Yancheng 盐城市 Yánchéng Shì Prefektura mailako hiria
12 Yangzhou 扬州市 Yángzhōu Shì Prefektura mailako hiria
13 Zhenjiang 镇江市 Zhènjiāng Shì Prefektura mailako hiria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jiangsu probintziako gobernadorea Luo Zhijun (罗志军) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Liang Baohua (梁保华) da.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
JIANGSU
Changzhou ZSCG CZX Changzhou Aireportua
Lianyungang ZSLG LYG Lianyungang Aireportua
Nanjing ZSNJ NKG Nanjing Lukou Nazioarteko Aireportua
Nantong ZSNT NTG Nantong Aireportua
Suzhou ZSSZ SZV Suzhou Guangfu Aireportua
Wuxi ZSWX WUX Wuxi Aireportua
Xuzhou ZSXZ XUZ Xuzhou Aireportua
Yancheng ZSYN YNZ Yancheng Aireportua

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jiangsu Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.