1780ko Urakan Handia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

1780ko Urakan Handia, San Calixto Urakana edo Antilletako Urakan Handia datuak ditugunez gero biktima kopuru izugarria eragin zuen lehen urakana kontsideratu ohi da. 1780ko Urriaren 10 eta 16 artean, 22.000 pertsona inguru hil zuen ekaitzak, Martinika, Sint Eustatius eta Barbados zigortu zituenean. Era berean, milaka pertsona hil ziren itsasoan, amerikar iraultzan borrokatzen ari ziren britainiar eta frantses ontzidian zihoazenak, herbeheretakoak eta espainiarrak.

Ekaitzaren ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1780ko Urakan Handia

Ekaitza Karibe itsasoan sortu zen eta egun pare bat eman zituen Barbadosen. New Yorketik Mendebaldeko Indietara zihoan ontzidia George Brydges Rodney britainiar almirantearen agindupean zihoan ekaitzak erabat banandu eta izurratu zuenean. Barbadosera iritsi zenean, Rodney almiranteak han utzitako 12 gerra-ontzitik 8 erabat galduta aurkitu zituen eta eskifaiaren gehiengoa itota[1].

Dena geratu zen suntsituta eta, kalteak ebaluatzeko xedean joan zen britainiar esploratzaile batek, ekaitzaz gain, lurrikara ere izan zela uste izan zuen. Arrantza ontzi ugari desagertu zen betirako eta familia orok zuen ekaitzak eramandako kideren bat edo beste. Martinikan 9.000 heriotza kontatzen dira eta Sint Eustatius, berriz, 4.000 edo 5.000.

Gero, ekaitza Puerto Rico eta La Españolarantz abiatu zen, Floridara inguratuz.

Izan diren ekaitz handienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Heriotzak[2][3] Izena Urtea
27.501+ 1780ko Urakan Handia 1780
18.974-21.000 Mitch urakana 1998
8.000-12.000 1900eko Galveston urakana 1900
2.000-8.000 1930eko Dominikar Errepublikako urakana 1930
8.200 Fifi-Orlene urakana 1974
7.186-8.000 Flora urakana 1963
6.000+ Pointe-à-Pitre Bay urakana 1776
4.000-4.163+ 1775eko Newfoundland urakana 1775
4.000 1909ko Monterrey urakana 1909
4.075+ 1928ko Okeechobee urakana 1928
3.433+ 1899ko San Ciriaco urakana 1899
2.500-3.107 1932ko Kuba urakana 1932
3.037 Jeanne urakana 2004

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]