Barbados

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barbados
Barbadosko bandera
Bandera

Barbadosko armarria
Armarria

Goiburua: Pride and Industry
(Harrotasuna eta Industria)
Nazio ereserkia:
In Plenty and In Time of Need
Barbados: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Bridgetown
13° 7' I 59° 37' M
Hizkuntza ofiziala(k) Ingelesa
Gobernua
Estatu burua
Gobernuburu nagusia
Lehen ministroa
Monarkia konstituzionala
Elisabet II.a
Clifford Husbands
David Thompson
Eremua
• Guztira
• Ura

431 km² (180.)
% Baztergarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2007)
• Dentsitatea

Herritarra

279.912 (170.)
647 biztanle/km² (15.)

barbadostar
Dirua Barbadosko dolarra (BBD)
Ordu eremua UTC (UTC -4)
Interneteko domeinua .bb
Telefono aurrezenbakia +246 oharrak=

Barbados[1] Karibe itsasoaren eta Ozeano Atlantikoaren artean kokatuta dagoen Amerikako estatua da. Antilla Txikietako uhartea da, Haizaldeko uharteen ekialdean.

431 km2ko azalera du. 2007an, 279.912 biztanle (barbadostarrak) zituen. Hiriburua Bridgetown da. Hizkuntza ofiziala ingelesa da.

Commonwealtheko kide da.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbadosen demografia-bilakaera, 1961etik.

Biztanleriaren hazkundea urteko % 0,36 da (2007). Bizi-itxaropena 76 urtekoa da: 73 urte gizonezkoek eta 78 urte emakumezkoek. Biztanleen % 99,7 alfabetatua da.

Etniak horrela banatzen dira: beltzak (% 90), zuriak (% 4), besteak (% 6).

Erlijio ofizialik ez badago ere, sinistunen ehunekoak honela banatzen dira: anglikanoak (% 33), protestanteak (% 29,8), katolikoak (% 4,4).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbadosko ekonomia azukre-kanaberan eta azukre errefinatuaren, melazaren eta ronaren ekoizpenean eta esportazioan oinarritu da betidanik. Gobernuak ahaleginak egin ditu herrialdeak azukre-kanaberarekiko duen mendekotasuna murrizteko. Ehungintzan, altzarietan, tresna elektrikoetan eta plastikozko objektuetan oinarritzen da eskulangintza. Petrolio eta gas natural hobiak aurkitu dira azken urteetan. Arrantzaren garrantziak ere gorantz egin du. Turismorako azpiegiturak ugaritu egin dira etengabe azken urteetan. Per capitako barne-produktu gordina 11.200 dolarrekoa izan zen 1998. urtean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barbadosko legebiltzarra, Bridgetownen.

1966an Barbados burujabe geratu zen Commonwealth barnean. Barbadosko lehenengo gobernu autonomoa Errol Walton Barrowk (Lanaren Alderdi Demokratikoa) zuzendu zuen. 1975eko hauteskundeetan, Barbadosko Langileen Alderdiko Tom Adamsek hartu zuen aginpidea, eta hil zen arte egon zen aginpidean (1985). Urte horretan, E. Barrows lehen ministro bihurtu zen, harik eta hil zenean Erskine Sandifordek haren lekua hartu zuen arte. 1994an Owen Seymour Arthur hautatu zuten gobernuburu, eta 1996an Clifford Husbands izendatu zuen gobernuburu Elisabet II.a erreginak.

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Cricketa da Barbadosko kirol nagusia.

Barbadostar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudi galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Barbados Aldatu lotura Wikidatan



Amerikako herrialde eta lurraldeak
Ipar Amerika eta Karibea
LocationNorthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: Ameriketako Estatu BatuakAntigua eta BarbudaBahamakBarbadosBelizeCosta RicaKubaDominikaDominikar ErrepublikaEl SalvadorGrenadaGuatemalaHaitiHondurasJamaikaKanadaMexikoNikaraguaPanamaSaint Kitts eta NevisSanta LuziaSaint Vincent eta GrenadinakTrinidad eta Tobago


Dependentziak: Groenlandia (Danimarka) • GuadalupeMartinikaSaint BarthelemySaint MartinSaint Pierre eta Mikelune (Frantzia) • Aruba · Holandarren Antillak (Herbehereak) • Aingira · Bermuda · Birjina uharte britainiarrak · Kaiman uharteak · Montserrat · Turkak eta Caicoak (Erresuma Batua) • Puerto Rico · Birjina uharte amerikarrak (Ameriketako Estatu Batuak)

Hego Amerika
LocationSouthAmerica transparent.png
Estatu burujabeak: ArgentinaBoliviaBrasilTxileKolonbiaEkuadorGuyanaParaguaiPeruSurinamUruguaiVenezuela


Dependentziak: Guyana Frantsesa (Frantzia) • Falklandak (Erresuma Batua)