1987ko Korrika

Wikipedia, Entziklopedia askea
1987ko Korrika
Irudia
LeloaEuskara, zeurea
EreserkiaKorrika (Oskorri)

Motaekitaldi
Honen parte daKorrika
Denbora-tarte1987ko apirilaren 3a - 1987ko martxoaren 12a
1989
HerrialdeaEuskal Herria
AbiapuntuHendaia
HelmugaBilbo

1987ko Korrika edo 5. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren bosgarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta ekitaldi honetan Balendin Enbeita omendu zuen. Euskara, zeurea leloa izan zuen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hirugarren aldiz jarraian iparraldeko herri batetik hasi zen (Hendaia, apirilaren 3an) eta hirugarren aldiz Bilbon bukatu, apirilaren 12an. Xalbador ikastolako ikasle batek egin zuen lehen kilometroa kazkabarra gogotik ari zuela. Ordura arteko ekitaldi luzeena izan zen, 2.085 kilometrotako luzera izan baitzuen. Azken kilometroa omenduaren semea zen Jon Enbeita bertsolariak egin zuen AEK-ko antolatzaileekin batera. Bera zen gainera mezua idatzi zuena eta berak abestu zuen jendeaurrean.[1]

Bitxikeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dagoeneko klasikoa bihurtu den errelebolarien petoa ekitaldi honetan erabili zen aurrenekoz.

Abestia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oskorrik egin zuen abestia.[2] Korrika 5 abesti hau Hamabost urte eta gero hau diskoaren barnean argitaratu zuen ondoren.

Hi, bizi, bihurri,
korrika, iturri,
gurekin etorri,
korrika, uztarri,
indarrak ekarri,
korrika, itzarri,
herri, sarri, larri,
korrika, egarri,
karrikan, elkarri,
korrika, belarri,
berri, jarri, gorri,
korrika, oinarri,
lagun, bizigarri,
korrika, giltzarri.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Korrika - Auñamendi Eusko Entziklopedia. (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).
  2. Korrika Karaokea. (2017-02-28). Korrika 5 (Oskorri). (Noiz kontsultatua: 2017-08-31).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]