Balendin Enbeita
Balendin Enbeita | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Muxika, 1906ko maiatzaren 20a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Muxika, 1986ko azaroaren 20a (80 urte) |
Heriotza modua | istripuzko heriotza |
Familia | |
Aita | Kepa Enbeita |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Eusko Gudarostea |
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila |
Balendin Enbeita Goiria (Muxika, Bizkaia, 1906ko maiatzaren 20a - 1986ko azaroaren 20a) bertsolari eta euskal idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muxikako Usparitxa-Jauregi baserrian jaio zen, Kepa Enbeita Urretxindorraren eta Benita Goiriaren semea.[1] Aitari jarraiki, txikitandik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. 1929an, hogeita hiru urte besterik ez zituela, Bizkaiko Lehen Txapelketa irabazi zuen, eta Espainiako Gerra Zibilaren ondorengo lehen bi txapelak ere jantzi zituen.
Gerratean, Eusko Gudarostearen barnean, Bizkaiko frontean izan zen eta 1937ko abenduaren 1ean hamabi urteko espetxe zigorra ezarri zioten. 1941era arte kartzelan izan zen.[1]
Umetan hildako batez gain, sei seme-alaba izan zituen: Kepa, Abel, Libe, Moises, Joseba Andoni eta Jon.
Bertsolari eskolen mugimendua harekin batera sortu zela esan liteke, hark eman baitzituen lehen urratsak bertsolarien eskolaratze-bidean, Garriko bertso-eskola sortuz; baina plazagizona izateaz gain, bertsoak idatziz ere eman zituen. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan: garaiko aldizkarietan hainbat poesia eskaini zituen eta baita Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat ere.
Baserriko teilatua konpontzen ari zela erorita hil zen, Bizitzaren joanean liburuaren bigarren partea prestatzen ari zenean.
Gaur egun, Bilboko Areatzako parkean haren omenezko eskultura bat dago.
Lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizkaiko Bertsolari Txapelketa:
- Txapelduna (2): 1958, 1959.
- Finalista (3): 1958, 1959, 1962.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizitzaren joanean (1986, Elkar)
Bertsoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nere apurra (1974, Auspoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Arana Martija, Jose Antonio. Balendin Enbeita Goiria. Euskaltzaindia.
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balendin Enbeita |