1991ko Viceko atentatua

Wikipedia, Entziklopedia askea
1991ko Viceko atentatua
Map
Motabonba-auto bidezko atentatu
erailketa
gertaera
Honen parte daEuskadi Ta Askatasuna campaign (en) Itzuli
Data1991ko maiatzaren 29a (19:30 (en) Itzuli. UTC+02:00)
KokalekuVic
HerrialdeaEspainia
Parte-hartzaileak
HelburuGuardia Zibila, Ramón Mayo García (en) Itzuli, Maudilia Duque Durán (en) Itzuli, Juan Salas Píriz (en) Itzuli, Juan Chincoa Alés (en) Itzuli, María Pilar Quesada Araque (en) Itzuli, Nuria Ribó Parera (en) Itzuli, Francisco Cipriano Díaz Sánchez (en) Itzuli, Ana Cristina Porras López (en) Itzuli, Rosa María Rosa Muñoz (en) Itzuli eta Vanessa Ruiz Lara (en) Itzuli
Pertsona hilak10
Pertsona zaurituak44
ErantzuleEuskadi Ta Askatasuna (erakunde terrorista)

1991ko Viceko atentatua, maiatzaren 29an, ETAk Kataluniako Vic udalerriko guardia zibilaren kuartelaren aurka bonba-autoz burututako atentatua izan zen. ETAren Bartzelona taldeak burutu zuen.

Leherketak 9 pertsona hil eta 44 zauritu zituen (2 guardia zibil eta kuartelean bizi ziren haien senideak). Harmargarren hildako bat ere egon zen, atentatuaren ondoren bertaratutako anbulantzia batek harrapatuta hildakoa.

Dirudienez, 1992ko Bartzelonako Udako Olinpiar Jokoen harira, ETAk Katalunian nazioartean nabarmena izango zen guardia zibilaren aurkako atentatu handia burutzeko helburua izan zuen. Hilabete batzuk lehenago, Bartzelona taldea berak Sabadell udalerrian 6 polizia nazional hil zituen.

Atentatua jazo eta hurrengo egunera, Lliçà d'Amunt udalerrian espainiar poliziek Bartzelona taldeko kideak topatu eta ondorengo tiroketan bi ETAkide hil eta hirugarren atxilotu zuten. Tiroketa berberean, guardia zibil bat zauritua izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]