Guardia Zibila

Wikipedia(e)tik
(Guardia zibiltik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guardia Zibila
Guardia Civil
Guardia Zibila
Goiburua El honor es mi divisa
Sorrera 1844
Mota Estatukoa
Eremua  Espainia
Egoitza Madril
Zuzendari Nagusia Arsenio Fernández de la Mesa
Webgunea

Guardia Zibila (gaztelaniaz Guardia Civil) 1844an Ahumadako Dukeak Espainian sortutako institutu armatua da. Frantziako Jendarmeriaren eta Kataluniako Mossos d´Esquadra delakoen antolakuntza ereduari jarraituz eratu zen. Europan, antzeko indar militarrak dira Carabinieriak (Italia) eta Errepublikar Guardia Nazionala (Portugal).

Guardia Zibileko agenteari guardia zibila deritzo.

Eduki-taula

Gutxiespen izenak

Hego Euskal Herrian erakunde horrek aspaldidanik errepresio gogorra egiten duenez,[1][2] guardia zibil esan nahi duten izen gaitzesgarriak sortu dira euskaldunen artean: txapeloker eta sardinzar.[3]

Hego Euskal Herrian

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) eta Nafarroan, 40 bat polizia etxe ditu Guardia Zibilak. EAEn zeregin oso murritzak ditu, Ertzaintzak dituelako segurtasuneko eta trafikoko eskumen guztiak; Guardia Zibilaren eginkizun nagusia ETAren aurkako borroka da. Hala ere, Guardia Zibilaren presentzia ohikoa da herri askotan, baita errepideetan ere.

Río Nervión ontzia Bilbon (Bizkaia)

Euskal Herrian hainbat tortura egiteaz salatu dituzte, batzuetan heriotza eragin izan dutenak, gerra zikina delakoaren erantzule gisa.[4][5][6] Euskaldunon Egunkariaren zuzendariak berak ere salatu zituen torturak.[7] 2010eko abenduan lau guardia zibil zigortu zituen Gipuzkoako Probintzi Auzitegiak, Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik.[8]

Guardia Zibilaren ereserkia

Guardia Zibilaren kuartela Quirosen (Asturias)

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Benemérito Instituto,
Guarda fiel de España entera,
que llevas en tu Bandera
el Lema de Paz y Honor.

Por glorificar el nombre,
que el Gran Ahumada te diera,
con tu sangre noble y fiera,
has bordado tu blasón.

Vigor, firmeza y constancia,
valor en pos de la gloria,
amor, lealtad y arrogancia,
ideales tuyos son.

Por Ti cultivan la tierra,
la Patria goza de calma,
por tu conducta en la guerra,
brilla airoso tu Pendón.

Instituto, gloria a Ti,
por tu honor quiero vivir.
Viva España, Viva el Rey,
Viva el Orden y la Ley,
Viva honrada la Guardia Civil.

Unitateak

  • Herrizaingoa
  • Helikopteroak
  • Itsas Zerbitzua
  • Eskuhartze Unitate Berezia (UEI)
  • Erantzun Azkarreko Taldea (GAR). Talde honetakoek Euskadi eta Nafarroan dihardute terrorismoaren aurka.
  • Urpeko Ekintzen Talde Berezia (GEAS)
  • Naturaren Babes Zerbitzua (SEPRONA)
  • Erreserba eta Segurtasun Taldea (GRS)
  • Zorupeko Miaketa Unitatea (URS)
  • Zalditeria
  • Mendiko Eskuhartze eta Erreskate Taldea (GREIM)
  • Polizia Judiziala
    • Emakume eta Adingabekoenganako Babesa (EMUME)
    • Telematika-delituen Ikerketa Taldea (EDITE)
  • Trafiko Taldea
  • Armen Kontrola
  • Txakurrak
  • Informazio Zerbitzua
  • Barne Arloetako Zerbitzua
  • Lehergailuen Indargabetze Espezialista Taldea (GEDEX)
  • Zerbitzu Fiskala
  • Lurralde Patruila Fiskalak (PAFITE)
  • Babes eta Segurtasun Zerbitzua (SEPROSE)
  • Komandantetzaren Herrizaingo Unitatea (USECIC)
  • Errege Etxea

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Guardia Zibila


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak