Bonba-auto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vietnamgo gerrillarien bonba-auto lehertua, Saigon, 1965.

Bonba-auto bat eztanda bat sortzeko asmoz leherkariz betetako automobila da. Bonba-autoak, izenak dioen bezala, autoetan prestatu ohi badira ere, mekanismo bera erabili izan da kamioi, motor, bizikleta, etab.ekin. Leherkariak erraz ezkutatzeko aproposa denez, munduko hainbat talde armatu, gerrillari, talde terrorista nahiz armadak erabiltzen dute. Norbanako batzuek ere (1920an, New Yorken Mario Buda anarkistak, kasu) erabili izan dute bonba-autoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiako lehenengo bonba-autotzat 1905ean Abdul Hamid II.a Sultan Otomandarra hiltzeko erabilitakoa hartu ohi da.

Bonba-autoa Euskal Herrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian ETAk maiz erabili du bonba-autoa, 1980ko hamarkada bukaeratik aurrera. Iparretarrak (IK) erakundeak ere behin erabili zuen, 1996an Baionan, Frantziako administrazioaren bulego baten aurkako ekintza batean, nahiz eta lehergailua poliziek indargabetu zuten.

Eskuin-muturreko talde parapolizialek, gutxitan bada ere, antzeko lehergailuak erabili izan dituzte.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bonba-auto Aldatu lotura Wikidatan