7-Zip

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu
7-Zip Logo  7-Zip
Igor Pavlov
Plataforma anitza, Microsoft Windows, GNU/Linux, Unix
Trinkotze softwarea
GNU LGPLa
Bai
http://www.7-zip.org

7-Zip trinkoketa tasa handia duen fitxategi artxibatzailea da. Kode irekikoa da, RAR fitxategiak destrinkotzeko kodea salbu.

Bere garapena 2000 urtean hasi zen eta Igor Pavlov-ek mantentzen du. Microsoft Windowsekin erabiltzeko sortu zen arren, ondoren beste sistema eragile batzuetara eraman da.

Bertsio grafikoaz gain, komando lerrorako bertsio bat ere badago. Azken honen GNU-Linux/UNIX egokitzapenak p7zip izena dauka.

Eduki-taula

[aldatu] Lizentzia

7-Zip iturburu irekiko softwarea da. Iturburu kodearen zati haundiena GNU LGPL lizentziaren babespean dago. unRAR kodeak lizentzia mistoa dauka: GNU LGPL + unRAR murrizpenak. Aztertu lizentziaren gaineko informazioa hemen[1].

7-Zip zure konputagailuan erabil dezakezu, baita erakunde komertzialetako konputagailuetan ere. Ez duzu 7-Zip erregistratu edo ordaindu beharrik. Dena den programa gustuko baduzu eta garatzen jarraitu dadin lagundu nahi baduzu, jo bere web orrira eta dohaintza egin dezakezu.

[aldatu] Ezaugarriak

  • Trinkoketa tasa altua 7z formatu berrian LZMA trinkoketari esker
  • Onartzen dituen formatuak:
    • Paketatu / despaketatu: 7z, ZIP, GZIP, BZIP2 eta TAR
    • Solik despaketatu: RAR, CAB, ISO, ARJ, LZH, CHM, MSI, WIM, Z, CPIO, RPM, DEB eta NSIS
  • ZIP eta GZIP formatuentzako, 7-Zip-ek hornitzen duen trinkoketa tasa PKZip eta WinZip-ek eskeintzen dutena baino % 2-10 hobea da
  • Zifraketa sendoa (AES-256) 7z eta ZIP formatuetan
  • Autoerauzketa gaitasuna 7z formatuarekin
  • Windows Shell-ekin bateratzen da
  • Fitxategi kudeatzaile ahaltsua
  • Komando lerro bertsio ahaltsua
  • FAR Kudeatzailearentzako plugina
  • 69 hizkuntzatan lokalizatu da
  • Windows 98/ME/NT/2000/XP/Vista sistemetan dabil. Komando lerroko bertsioa GNU-Linux/Unix-era moldatu da.

[aldatu] Hizkuntza aldatu

7-Zip-ek 69 hizkuntza hitzegiten ditu. Oso erraza da hizkuntza aldatzea:

  • Euskaraz, menuetan: Tresnak / Aukerak...

Hizkuntzari dagokion fitxan nahi dugun hizkuntza aukeratu ondoren, aldaketa onartu eta berehala aldatuko da hizkuntza.

[aldatu] Kanpo loturak


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Tresna pertsonalak