Aalholm gaztelua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Aalholm gaztelua
Aalholm Slot
Ålholm fra havnen Cropped.JPG
Aalholm gaztelua.
Udalerria Guldborgsund (Nysted)
Herrialdea  Danimarka
Lurraldea Seelandia eskualdea
Koordenatuak 54°39′52″N 11°43′25″E / 54.66444°N 11.72361°E / 54.66444; 11.72361Koordenatuak: 54°39′52″N 11°43′25″E / 54.66444°N 11.72361°E / 54.66444; 11.72361
Garaia 1585 (1768an berriztua)
Aalholm gaztelua non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Aalholm gaztelua
www.aalholm.dk

Aalholm gaztelua (danieraz Aalholm Slot) Danimarkako Guldborgsund udalerriko Nysted herrixkan dagoen gaztelua da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lolland uhartearen hegoaldean, oso toki onean kokaturik dago gaztelua, kostalde ondoan dagoen Nysted Nor uharte txiki baten gainean baitago.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregeak ingurua gobernatzeko jarritako basailuaren gaztelua izan zen Aalholm.

1286an frantziskotarrek inguruan beren monastegia eraiki zuten eta 1300an hasi zen Aalholm gazteluaren eraikuntza. 1585 artean hainbat berriztatze lan izan zituen. 1550ean esate baterako frantziskotar monastegiaren adreiluak erabili ziren lan honetarako.

Suediarrekin 1657-1660 artean izandako gerrek nabarmen kaltetu ziuten eta hurrengo urteetan utzita egon zen teilatu eta leihorik ez zeukala. 1725ean Emerentia von Levetzow-ek erosi zuen gaztelua. Raben-Levetzow familiak, 1768an egoera txarrean zegoen hegoaldeko zatia behera bota zuen eta ekialdeko zatia erabat berriztu. Azkenik 1889an zati berriak gehitu zizkioten.

Museoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1970. hamarkadan museoa eratu zen. Museoaren atalik berezi eta ezagunena Stubberupgaard granja zaharrean dagoen automobil zaharren museoa da. Europa zeharreko bilduma ikusgarrienetakoa da Johan Otto Raben-Levetzow gazteluko baroiak eratu zuena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aalholm gaztelua Aldatu lotura Wikidatan