Guldborgsund

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Guldborgsund

Guldborgsund
Nykøbing Falster Lolland eta Falster uharteen artean
bandera

armarria

Estatua DanimarkaDanimarka
Eskualdea Seelandia eskualdea
Herri nagusia Nykøbing Falster (16.405)
Alkatea John Brædder
Koordenatuak

54°46′N 11°53′E / 54.767°N 11.883°E / 54.767; 11.883Koordenatuak: 54°46′N 11°53′E / 54.767°N 11.883°E / 54.767; 11.883

Guldborgsund non dagoen adierazten duen Danimarka-ko/-go/-eko mapa
Guldborgsund
Eremua 903.42 km²
Biztanleria 63.496 bizt. (2008)
Dentsitatea bizt./km²

Guldborgsund Danimarkako Seelandia eskualdeko udalerria da, Falster uhartea eta Lolland ekialdea hartzen dituena. Herri nagusia Nykøbing Falster da eta bertan dago udaletxea.

Udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko erreforman sortu zen Nykøbing Falster, Nysted, Nørre Alslev, Sakskøbing, Stubbekøbing eta Sydfalster herriak elkartzerakoan. Izena Falster eta Lolland uharteak banatzen dituen Guldborgsund itsasarteak ematen dio.

Nykøbing Falster[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII mendean Falster uhartean Guldborgsund itsasartea kontrolatzeko eta lurraldea wendoen erasoetatik babesteko helburuaz eraikitako gotorlekuaren oinean eratuz joan zen herria. Gotorlekua gaztelu bihurtuz joan zen, eta alargundutako erreginen bizilekua izan zen. Erregina hauetako asko alemaniar jatorrikoak zirenez alemaniarren kolonia sortu zen herrian.

XVIII medean Daniar Koroaren zorrak ordaintzeko Falster uhartea saldu egin zen eta gaztelua behera bota zuten. Gaur egun hondarrak baino ez dira gelditzen.

Hiria handituz joan zen eta itsasartearen beste aldean Sundby herrixka sortu zen. Federiko IX.a zubiak elkartzen ditu alde biak gaur egun.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tsarraren etxea (Czarens Hus): Nykøbing Falsterren dagoen 1700ko egurrezko etxea, ziurrenik herriko etxerik ezagunena. Horrela deitzen da bertan egon baitzen Petri I.a Errusiakoa. Etxe zaharragoak ere badaude 1580ko bat kasu.
  • Aalholm gaztelua (Aalholm Slot): Nysted herriko kaia zaintzeko 1200 inguruan eraikia izan zen. Danimarkako gotorleku zaharrenetakoa da.
  • Middelaldercentret: Ertaroko herri bat irudikatzen duen aire libreko museoa da. Sundby herrixkan dago

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guldborgsund Aldatu lotura Wikidatan