Aaron Spelling
Aaron Spelling (Dallas, Ameriketako Estatu Batuak, 1928 - 2006) telebista-ekoizlea izan zen. Estatu Batuetako telesail arrakastatsuenen erregea.
Errusiatik etorritako judu familia batean hazi zen. Gaztetan Hollywooda joan zen, antzezle gisa lan egitera eta telebistarako idaztera. Bigarren mailako paperak jokatuz ikasi zuen telesailen barne-funtzionamendua. Bi gizon, patu bakarra filmak izandako arrakastak liluraturik, 1975ean telesail baterako baliatu zuen gertakizun hura, arrakasta handiz, Starsky and Hutch izenpetan aurkeztua. Beste zenbait lan aipagarri: Charlie's Angels (Charlieren aingeruak); The Love Boat (Maitasun ontzia); Fantasy Island (Fantasiaren uhartea); Dynasty (Dinastia); Hotel. 1990eko hamarraldian ospe handiko beste sail baterako haria idatzi zuen: Beverly Hills.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.