Abraham Ortelius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abraham Ortelius

Bizitza
JaiotzaAnberes1527ko apirilaren 14a
HerrialdeaBrabanteko dukerria
HeriotzaAnberes1598ko ekainaren 28a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakkartografoa, historialaria, Irarlea, geografoa, arkeologoa eta afsetter (en) Itzuli
Lantokia(k)Anberes
Lan nabarmenak
Genero artistikoamapa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Abraham Ortelius, baita Ortels, Orthellius edo Wortels ere (Anberes, 1527ko apirilaren 14a - ibidem, 1598ko ekainaren 28a) Brabanteko kartografo, geografo eta kosmografo izan zen. Lehen atlas modernoaren sortzailea eta kartografiako Herbehereetako eskolaren sortzaileetako bat izan zen.

1575ean Filipe II.a Espainiakoaren geografo izendatu zuten. Europan zehar bidaiatu zuen, batez ere Hamazazpi Probintzietan, Alemanian, Frantzian, Ingalaterran, Irlandan eta Italian.

1547an mapak ilustratzen hasi zen eta, gainera, liburuak eta mapak merkaturatu zituen. 1554an Gerardus Mercator ezagutu ondoren, geografia zientifikoaz interesatu zen.

1564an argitaratu zuen bere lehen mapa, Typus Orbis Terrarum. Mapa honetan Terra Australis agertzen da. Theatrum Orbis Terrarum izan zen bere lan nagusia. 1570ean argitaratu zen eta lehen Atlas modernotzat jotzen da. 1578an Synonymia geographica argitaratu zuen, antzinako geografiaren tratamendu kritikoa. 1579koa da Nomenclator Ptolemaicus. Urte horretan, Parergon ere argitaratu zuen (antzinako historia irudikatzen zuten mapak). Itinerarium per nonnullas Galliae Belgicae partes 1584koa da. Maris Pacifici, 1589koa, Ozeano Bareari buruzko lehen mapa inprimatua izan zen.

Ortelius izan zen kontinenteen jitoaren teoria proposatu zuen lehena.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]