Abraj Al Bait dorreak
Wikipedia(e)tik
Abraj Al Bait dorre multzoa, Saudi Arabiako Meka hirian eraikitzen ari den proiektua da. Elkarri lotutako zazpi eraikinek osatzen dute proiektua, dorrerik altuenak 601 metroko altuera dauka, antena kontutan hartuz.
Hasierako egitasmoaren arabera dorre garaienak 577 metro izatea aurrikusten zen baina 2010ean egituraren azken zatiko antena luzatzea erabaki zuten.
Eduki-taula |
[aldatu] Dorreak
| Izena | Garaiera | Solairuak | Urtea | Egoera |
|---|---|---|---|---|
| Hotela | 601m | 85 | 2011 | Eraikitzen |
| Hajar | 260m | 48 | 2009 | Eraikia |
| ZamZam | 260m | 48 | 2007 | Eraikia |
| Maqam | 250m | 45 | 2010 | Eraikitzen |
| Qibla | 250m | 45 | 2010 | Eraikitzen |
| Al-Marwah | 240m | 42 | 2009 | Eraikia |
| Al-Safa | 240m | 42 | 2009 | Eraikia |
[aldatu] Erlojua
2010eko abuztuaren 11an, Ramadanaren hasiera egunean, 480 metrora dagoen erlojuetako bat martxan jarri zuten.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo Loturak
- (Ingelesez) Proiektuaren webgune nagusia.