Adam eta Eva

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adan eta Eba, M. v. Heemskercken artelanean.

Adam eta Eba judu, kristau eta musulmanen sinismenaren arabera Lurraren gainean egon ziren lehen gizakiak izan ziren, lehen gizon eta lehen emakumea, hurrenez hurren. Jaungoikoak (Yahweh edo Allahk) sortu zituen Kreazioaren seigarren egunean. Biblia eta Koranaren arabera Adan lehenago sortu zuen Jaungoikoak eta, bakarrik ikusterakoan, bere saihets batetik sortu zuen Eba. Euren lehen semeak Kain eta Abel izan ziren, eta ondoren Set. Gainera izenik ez duten beste ume batzuk ere izan zituzten.