Koran

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Koranaren irudia.

Korana (arabieraz القرآن [al-qurʼān], errezitazioa) Islamaren liburu sakratua da. Musulmanen sinesmenen arabera, Jainkoak (Alak الله), Gabriel goiaingeruaren bitartez, Mahoma profetari egin zion errebelazioa jasotzen du. Belaunaldiz belaunaldi ahoz aho irakatsi zela dirudi, jakintsuek bildu eta idatziz jarri zuten arte. Testua poesia eta prosaren arteko erdibide gisan definitu izan da, eta fededunaren bizimodu egokiaren gaineko aginduak jasotzen ditu. Fededunek buruz ikasi eta errezitatzen zuten: hortik haren izena. Jainkoaren hitza jasotzen duenez, jakintsuek zorrozki aztertu eta interpretatzen zuten eta arabiar filologiaren sorburu da. Musulmanek arabierazko testua soilik onartzen dute: itzulpenak, lagungarri moduan baino ez. Testuko arabiera (arabiera klasikoa edo koranikoa) egungo hizkuntza estandarraren oinarria da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Koran Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Korana

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]