Aden

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aden

Izen ofiziala عدن
Estatua YemenYemen
Muhafazah 'Adan
Koordenatuak 12°48′0″N 45°2′0″E / 12.8°N 45.03333°E / 12.8; 45.03333Koordenatuak: 12°48′0″N 45°2′0″E / 12.8°N 45.03333°E / 12.8; 45.03333
Aden is located in Yemen
Aden
Eremua - km2
Biztanleria 550,744 bizt. (2005)
Dentsitatea bizt./km²
Adengo alde zaharra desagertutako sumendi baten kraterrean dago.

Aden (arabieraz عدن) Yemengo hiri garrantzitsu bat da. Gaur egun portu garrantzitsuena izateaz gain 'Adan Gobernantziako hiriburua ere bada. Historikoki Britaniar kolonia garrantzitsu bat izan zen eta Hego Yemen edo Yemengo Errepublika Herritar eta Demokratikoko hiriburua izan zen.

Adengo antzinako itsas-portu naturala desagertutako sumendi baten kraterrean datza, penintsulara istmo txiki batez loturik. Portu hau lehenengoz Awsan Erreinuak erabili zuen K. a. V eta VII. mendeen artean. Gaur egungo portua penintsularen beste aldean dago.

Aden hiria hainbat auzok osatzen dute: Krater, jatorrizko itsas-portua; Ma'alla, gaur egungo portu berria; Tawahi, kolonialismo garaian Steamer Point izena zuena; eta Gold Mohurreko etxeak. Khormaksar, istmoan kokatuta, gorputz diplomatikoa, Adengo Unibertsitatea, aireportua eta bestelako bulegoak ditu. Kontinentean Sheikh Othman dago, antzinako oasia; Al-Mansura, Britaniarrek diseinatutako hiri bat; eta Madinat ash-Sha'b, Hego Arabiar Federazioaren hiriburua izendatu zutena.

Adenek Adengo Golkoari izena ematen dio.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak