Admeto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Admetok hil egin behar du

Greziar mitologian, Admeto, Feres eta Periklimeneren semea, Fereseko erregea izan zen, Tesalian.

Mitoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere gaztetasunean, Admetok argonauten espedizioan parte hartu zuen, baita Kalidongo basurdearen ehizan ere. Bere aita tronuan ordezkatu zuenean, Admeteo, bere abegikortasunagatik eta justiziagatik ospetsu egin zen. Ziklopeak hiltzeagatik urte betez hilkor bati zerbitzatzera zigortua izan ondoren, Apolok Admetoren etxea aukeratu zuen, eta honen artzain bihurtu zen (iturri batzuen arabera, Apolok, Admeto zerbitzatu izana, honekiko zuen atxikimenduagatik izan zen arren). Apolo hain harritua geratu zen Admetok eman zion tratutagatik, ordainean, azken honen behiek, txahal bikiak erditzea eragin zuela.

Apolok, Admetori, Alzestis printzesaren eskua lortzen ere lagundu zion, Alzestis, Peliasen alaba zen, Iolkoko erregearen alaba. Alzestisek hainbeste ezkongai zituen, ze, Peliasek, itxura batean, betezina zirudien betebeharbat egitea eskatzen zien, printzesaren senargai bihurtu ahal izateko: gurdi batetara uztarripetu behar zituzten lehoi bat eta basurde bat. Apolok uztarrira lotu zituen bi animaliak eta Admetok gurdia Peliasganaino gidatu zuen, honela, Alzestisekin ezkontzea lortuz.

Baina, Admeto, Artemisa jainkosari sakrifizio bat egiteaz ahaztu zen. Honek, minduta, ezkon ohea sugeekin bete zuen, eta Apolok berriz lagundu behar izan zion: Admetori, Artemisari sakrfizio bat egiteko aholkatu zion. Honela, Artemisak sugeak kendu zituen.

Apolok Admetori eman zion laguntzarik garrantzitsuena, Moirak, bere heriotza eguna atzeratzeaz konbentzitzea izan zen. Apolok, Moirak mozkortu zituen, eta hauek, Admetoren heriotza atzeratzea onartu zuten, baina baldintza batekin: bere ordez hiltzeko prest egon zitekeen norbait aurkitu behar zuen. Orduan, Admetok bere guraso zaharrengan pentsatu zuen, baina hauek ez zuten proposamena onartu, eta, orduan, Alzestisek onartu zuen proposamena, Admetogatik sentitzen zuen maitasuna dela eta.

Heriotzaren eskena Euripidesen Alzestis idazlanean deskribatzen da, non Tanatosek, heriotzaren jainkoak, Alzestis behe mundura eramaten duen. Alzestis behe mundura jeisten den bitartean, Admetok, ez duela bizitzen jarraitu nahi ikusten du.

"Nire emaztearen patua, nirea baino zoriontsuagoa dela uste dut, hala ez dirudien arren. Ez du gehiago minik jasango, eta bizitzako arazoei, loriarekin amaiera eman die. Baina nik, nire patuari ihes eginda eta hilda egon beharko nukeena, orain penaz biziko dut nire bizitza."

Egoera hau, Heraklesek konpondu zuen, zeinek, Ferasen geldialdi bat egin zuen, Diomedesen behorrak hezteko bere lanerako bidean. Gertatzen ari zena jakin zuenean, Herakles Alzestisen hilobian sartu zen, eta Tanatosekin borroka egin zuen, jainkoak, Alzestis askatu zuen arte, hilkorren mundura itzuleran eramanez. Beste bertsio batzuek Kore izan zela diote, Alzestis askatu zuena, honek egindako sakrifizioagatik miresmena sentituz.

Admetok hiru seme-alaba izan zituen: Eumelo (ospetsuena, Troiako Gerrara Feraseko soldadu talde bat bidali zuena), Perimela eta Hipaso.

Erreferentzia artistikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Admeto Aldatu lotura Wikidatan