Adolf von Hildebrand

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolf von Hildebrand

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAdolf Hildebrand
JaiotzaMarburg1847ko urriaren 6a
Herrialdea Alemania
HeriotzaMunich1921eko urtarrilaren 18a (73 urte)
Hobiratze lekuaMunich
St. Lorenz, Oberföhring (en) Itzuli
Familia
AitaBruno Hildebrand
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaAcademy of Fine Arts, Nuremberg (en) Itzuli
Hizkuntzakalemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, unibertsitateko irakaslea eta arkitektoa
Lantokia(k)Florentzia
Enplegatzailea(k)Wrocławeko Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
Municheko arte ederren akademia
Jasotako sariak
KidetzaBerlin Secession (en) Itzuli
Genero artistikoaerretratua

Adolf von Hildebrand (Marburg, 1847ko urriaren 6a - Munich, 1921eko urtarrilaren 18a) alemaniar eskultorea izan zen.

Nurembergeko Arte Ederren Akademian, Municheko Akademian Kaspar von Zumbuschekin eta Berlinen Rudolf Siemeringekin ikasi zuen. 1873an Florentziara joan zen bizitzera, San Frantziskoko monasterio sekularizatura.

Hans von Maréesen laguna izan zen, eta margolariaren horma-pinturetarako arkitektura-esparrua diseinatu zuen Napoliko Itsas Institutu Zoologiko Alemanaren liburutegian (1873).

1889an Munichera joan zen eta han iturri monumental bat egin zuen, Wittelsbacher Brunnen izenekoa. Bost iturri monumental ere egin zituen Bremenen, baita Bismarcken zaldizko monumentua ere.

Eskultore neoklasikoa izan zen eta bere teoriak Das Problem der Form in der Bildenden Kunst (1893) liburuan islatu zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]