Adolfo Areizaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Adolfo Areizaga
Bizitza
JaiotzaBilbo1848ko azaroaren 12a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMálaga1918ko urtarrilaren 15a (69 urte)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea
La Matrona, Calahorrako ikurra.

Adolfo Areizaga Orueta (gaztelaniaz: Adolfo de Aréizaga y Orueta) (Bilbo, 1848ko azaroaren 12a-Málaga, 1918ko urtarrilaren 15a) eskultore ospetsua izan zen.

Biografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilbon jaio zen, 1848ko azaroaren 12an. Madrilen Ricardo Bellverren, eta Erroman Jerónimo Suñolen ikasle izan zen.

1878an marmolezko busto bat egin zuen Madrileko erakusketarako. Urte berekoak dira Portugaleteko eskulturak, Lau urtaroak islatzekoak, bizitzako aro ezberdinenak sinbolizatzen dituztenak gizonezko bi irudirekin eta emakumezko beste bi irudirekin. Eskultura horiek balio handikoak dira ikuspegi etnografikotik so eskulturetan agertzen diren tokiko janzkerak direla eta. Bereak dira, halaber, Kalagorriko plaza baterako egindako estatua alegorikoa eta Tomas Jose Epaltza eta Casilda Iturrizar bere emaztearen bustoak, Bilboko Erruki-etxean daudenak. Madrilgo Paseo del Pradon kokatutako Espainiako Bankuaren eraikinean Carrarako marmolezko eskailera itzela egin zuen, eraikinaren eraberritzean lan egin zuten arkitektoek diseinatua. Berea da, halaber, Butroeko gazteluko ekultura-dekorazioa. Eraikina Cubaseko Markesaren plana izan zen eta Nicomedes de Eguiluz aritu zen obra-maisu gisa.[1] Calahorran, hiriaren estatua alegorikoa egin zuen, bertako alkateak 1878an horrela enkargatuta.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ossorio y Bernard, Manuel (1883-1884). Galeria biografica de artistas españoles del siglo XIX (1883-1884), "Areizaga (D. Adolfo)". Madril: Moreno y Rojas inprimategia.[2]
  • Paliza Monduate, Maite (2011). El escultor Adolfo de Aréizaga (1848-1918). Bilbo: BBK. ISBN 978-84-8056-309-3.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]