Adolfo Bioy Casares

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bioy Casares, 1968an

Adolfo Bioy Casares Argentinako idazlea izan zen (Buenos Aires, 1914 - Buenos Aires, 1999). Aitak bultzatuta, gaztetatik hasi zen idazten, irudimenez beteriko lanak edo polizia-gaiak zituzten lanak batez ere. Jorge Luis Borgesen laguna eta lankidea izan zen. Aurrez beste sei lan idatzi bazituen ere, La invención de Morel hartzen du idazleak berak bere lehen lan gisa. Bere lanetan eguneroko bizitza islatzen du irudimen handiz beti; umoretsuak eta hizkuntza arruntean idatziak dira gehienak. Argentinako kontalarien arteko onenetakoa dela esaten da, Borgesekin eta Cortázarrekin batera. Hark idatzitako lan batzuk: El héroe de las mujeres, Historias fantásticas, El sueño de los héroes. 1996an argitaratu zuen Argentinan azken lana, En viaje. Lan horretan, bere emazte hilari, Silvina Ocampori, egileak 1967an Europara egin zuen bidaia bat kontatzen dio.


Erreferentziak [aldatu]