Silvina Ocampo
Wikipedia(e)tik
Silvina Ocampo (Buenos Aires, Argentina, 1891 - 1991) gaztelaniazko eta frantsesezko idazlea izan zen. Kontakizun-bildumak argitaratu zituen (Viaje olvidado, 1937; Autobiografía de Irene, 1948; La furia y otros cuentos, 1959); kontakizun fantastikoak dira, kalitate handikoak. Jorge Luis Borgesen adiskide eta Adolfo Bioy Casaresen emazte zen, eta bien lankide izan zen. Poesia ere landu zuen (Pequeña antología, 1954).
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.