Aerodinamika
Aerodinamika fluidoen mekanika ikasten duen zientziaren adar bat da, fluido bat gorputz baten inguruan mugitzen denean agertzen diren indarrak aztertzen dituena.
Eduki-taula |
Hasiera [aldatu]
Aerodinamikako arazo bat mahairatzerako orduan, fluidoaren propietate batzuen kalkulua egitea nahitaezkoa da; abiadura, presioa, dentsitatea eta tenperatura espazioan eta denboran aztertzen ohi dira.
Fluidoaren eredua sortuz gero, gorputzetan agertzen diren indarrak eta momentuak kalkulatu daitezke. Gorputz batengan agertzen diren indarren eta abiaduraren arteko erlazioa aerodinamika koefizienteekin emanda dator. Abiadura indarrekin eta abiadura momentuekin erlazionatzen duten koefizienteak daude. Errazago ulertzen direnak lehenengoak dira, sostenguaren
, airearen erresistentzia
eta aldeko indarra
abiaduraren karratuarekin (V2) , fluidoaren dentsitatearekin (ρ) eta area frontalarekin (St) erlazionatzen baitute:
- Euste koefizientea

- Erresistentzia koefizientea

- Aldeko indarraren koefizientea

Oso konplexua denez gero, oso garrantzitsuak dira aireko tunelean egindako probak zein aerodinamika numerikoaren kalkuluak.
Aerodinamika ariketak [aldatu]
Klasifikazio ugari egin dira, garrantzitsuenak:
- bere aplikazioaren arabera: aeronautikako aerodinamika
- fluidoaren naturaren arabera: konprimagarria edo konpramiezina
- Mach zenbakiaren arabera:
- subsonikoa (M<1: subsoniko txikia M<0,5 eta subsoniko handia M<0,8)
- transonikoa (M 1 ondoan)
- supersonikoa (M>1)
- hipersonikoa (M>6) [1].
Ikusi [aldatu]
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]


