Dentsitate (fisika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Fisikan dentsitate terminoak bolumen jakin batean dagoen masa kopuruari dagokio eta termino erlatibo zein absolututan erabili daiteke. Horrela kalkulatzen da:

Dentsitatea:masa/bolumena

Dentsitate erlatiboak sustantzia baten masa eta ur bolumen beraren masaren arteko erlazioa finkatzen du, dimentsiorik gabeko magnitude bat delarik.

Dentsitate absolutuak bolumen unitateko masa adierazten du. Hau izan ohi da dentsitate erabiltzen denean eman nahi den adiera.

Sistema metriko hamartarrean, definizioz, uraren dentsitatea 1 da. Bere masa espezifikoa 1000 kg/m3-koa da, edo berdina dena, 1 kg/l-ko presioa atm 1 denean eta tenperatura 4°C.

Dentsitatea lortzeko hainbat modu ezberdin daude. Objektu zurrunentzat zeinetan dentsitatea urarena baino handiagoa den, lehenengo bere masa balantza batean lortu eta ondoren bere bolumena. Bolumena kalkulatzeko uretan sar daiteke eta desplazatutako uraren kantitatea neurtu edo forma geometrikoa bada kalkulua modu zuzenean egin. Ondoren masa bolumenaz zaitzen da dentsitatea lortzeko.

Likidoen dentsitatea neurtzeko dentsimetro bat erabili daiteke. Tutu itxi bat da bi aldeetatik zeinetan pisu bat dagoen alde batean eta kalibratuta dagoen. Likidoa sartu eta zuzenean neurtzen da. Horretarako likidoak 20 Â°Cko tenperatura izan behar du eta dentsimetroa ezin da mugitu irakurketa egiten den bitartean.

Unitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Masa dentsitate unitateak, dentsitate unitate gisa ezagutzen dira. Erabilienak hauek dira:

Hainbat gairen dentsitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaia Dentsitatea [kg/m³]
Olioa
920
Altzairua
7850
Ura
1000
Itsasoko ura
1027
Airea
1.3
Alkohola
780
Aluminioa
2700
Karbonoa
2260
Kautxoa
950
Giza gorputza
950
Diamantea
3515
Gasolina
680
Izotza
920
Burdina
7800
Hormigoia
2400
Zura
900
Merkurioa
13600
Urrea
19600
Pomez harria
700
Zilarra
10500
Platinoa
21400
Beruna
11300
Poliuretanoa
40
Odola
1480 - 1600
Lurra (Planeta)
5515
Beira
2500
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dentsitate (fisika) Aldatu lotura Wikidatan