Agnetha Fältskog

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Agnetha Fältskog

Agnetha Åse Fältskog (Jönköping, Suedia, 1950eko apirilaren 5) kantaria da. Beste hiru kantarirekin batera (Björn Ulvaeus, Benny Andersson eta Anni-Frid Lyngstad) ABBA talde ospetsua sortu zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikari familia batean jaioa, bost urtekin lehen abestia egin zuen, "Två små troll" (Bi troll txiki). Hamasei urtez artista karrerari ekin zion eta 1967an, hamazazpi urtez, berak eginiko kantu batez, "Jag var så kär" (Hain maitemindua nengoen) arrakasta itzela izan zuen. 1971ko uztailaren 6an, Björn Ulvaeus-ekin ezkondu zen eta bi ume izan zituen berarekin, Linda eta Christian. 1972an Jesuchrist Superstar musikalean Maria Magdalenaren papera egin zuen. 1980an banandu egin ziren baina ABBA taldean segitzea erabaki zuten. Hiru urte geroago ABBA taldea desegin egin zen. 1990eko abenduaren 15ean Tomas Sonnenfeldekin ezkondu zen; hiru urte beranduago banandu egin ziren.[1] 2008an Mamma Mia! filmaren promozioan atera zen taldeko beste hiru partaideekin batera, eta Meryl Streepekin ere. 2009an Fridarekin "Rockbjörnen" saria hartzeko taldearen izenean azaldu zen. 2012an Elle rebistako estilo saria irabazi zuen eta omenaldi txiki bat egin zioten. ABBA taldeko historian kontatzen denaren arabera, Agnetha Fältskog soprano abeslaria da musika popularrean. 2013ko martxoan bakarkako single bat plazaratu zuen, "When you really loved someone", eta urte bereko maiatzean A albuma.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suedieraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1969 - Agnetha Fältskog (álbum)
  2. 1970 - Agnetha 2.
  3. 1970 - Som Jag är
  4. 1972 - När en Vacker Tange Blir en Sång
  5. 1975 - Elva Kvinnor I Ett Hus
  6. 1979 - Tio år Med Agnetha
  7. 1980 - Nu Tändas Tusen Juleljus - Agnetha & Linda Ulvaeus

Ingelesez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1983 - Wrap Your Arms Around Me
  2. 1985 - Eyes of a Woman
  3. 1986 - Sjung Denna Sång
  4. 1987 - I Stand Alone
  5. 1994 - Get' Mit Hott
  6. 1996 - My Love, My Life
  7. 1998 - That's Me: Greatest Hits
  8. 2004 - My Colouring Book
  9. 2013 - A

Bildumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 1973 - Agnetha Fältskogs bästa
  2. 1992 - Geh' mi Gott
  3. 2004 - 13 Hits
  4. 2005 - De Första åren|De Första åren 1967-1979
  5. 2008 - My Very Best
  6. 2009 - Original Album Classics (5CD)
  7. 2010 - Original Album Classics (2010 3CD)

Bere hizkuntzan (Suediarrez) 17 disko atera ditu, eta gazteleraz hiru kantu izan zituen: "La última vez", "Ya nunca más" (Tomas Ledin-ekin duetoan) eta "Yo no fui quien dije adiós" (Peter Cetera-rekin duetoan), kanta hauek dira, "The Last Time", "Never Again" (Tomas Ledin-ekin ere) eta "I Wasn't the one (Who Said Goodbye)" (Cetera-rekin ere) ingelesezko arrakasta handien gaztelerazko bertsioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Agnetha Fältskog Aldatu lotura Wikidatan