Airbus A310

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu



Airbus A310
Hapagfly A310 D-AHLA STR.jpg
Mota komertziala
Bidaiariak 220-280
Eraikitzailea Airbus
Lehenengo hegaldia 1982-04-03
Zerbitzu hasiera 1983ko apirilean
Egoera zerbitzuan
Unitate eraikiak 255

Airbus A310 helmen ertain edo handiko eta Airbus A300ean oinarritutako hegazkina da.

Bere ezaugarri garrantzitsuena helmena da Airbus A300a baino txikiagoa izanik, A310-200 hegazkinak Airbus A300aren bertsio guztiak baino helmen handiagoa du (A300-600 ezik) eta A310-300ak A300aren bertsio guztien helmena gainditzen du. Arrazoi honengatik, ozeanoarteko hegaldietan asko erabili izan da.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

A310-200[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen A310a Airbusen muntai-lerrotik atera zen 162. hegazkina izan zen eta 1982.urtean egin zuen hegan lehen aldiz. Urte bat beranduago Lufthansa eta Swissair konpainiekin zerbitzu komertziala eskaintzen hasi zen. JT9D motoreak erabiltzen ditu.

A310-300[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1985eko Uztailean egin zuen hegan lehen aldiz. Bertsio honek helmen eta MTOW (Aireratzerakoan gehienezko pisua) handiagoa dauka. "Winglet"en erabilerarekin eraginkortasun aerodinamikoa hobetu zen. 1986ean Swissair konpainiarekin zerbitzu komertziala eskaintzen hasi zen.

A310-C[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegazkin aldakor hau aurreko bi bertsioetan oinarriturik eraiki daiteke, A310-200C eta A310-300C izenak hartzen dituelarik

A310-F[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zama garraioetarako hegazkin bezala diseinatu zen baina ez zen bat ere eraiki. Horren ordez, FedEx bezalako konpainiek hasiera batean bidaiarien garraiorako erabilitako hegazkinak zamara garraiorako egokitu zituen.

A310 MRTT[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Airean dauden bitartean beste hegazkin batzuk erregaiez ornitzeko sistemak ezarrita dauzkan bertsioa da A310 MRTT. Oraingoz Alemaniako Luftwaffe sei eta Kanadako aireindarrek bi eskari egin dituzte

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Airbus A310 Aldatu lotura Wikidatan