Airbus
Airbus hegazkinak ekoizten dituen enpresa-partzuergoa da. Enpresaren bulego eta lantegi garrantzitsuenak Tolosa Okzitanian daude. Europako merkataritzako hegazkin fabrikatzailerik handiena da, eta munduko bigarrena, Boeing-en ondoren. Partzuergoa Europako zenbait enpresa aeroespazialez dago osatuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Estatu Batuetako industria aeronautikoak munduan zuen nagusitasunari aurre egin nahian elkartu ziren Britainia Handiko Hawker Siddeley, Deutsche Airbus taldeko enpresa alemaniarrak eta Frantziako Sud-Aviation. Hitzarmena 1967an sinatu zuten, eta taldea ofizialki 1970ean sortu zen. Ondoren, Espainiako CASA enpresa ere sartu zen partzuergoan. Airbusen akzioen %80 EADSen esku daude eta gainontzeko %20a BAE Systemsek kontrolatzen ditu. Azken honek bere akzioak saltzeko asmoa azaldu du.
50.000 langile inguru ditu Airbusen, hauetatik gehienak bere Frantzia, Alemania, Espainia eta Ingalaterrako lantegietan.
Hegazkinak [aldatu]
- Airbus A300
- Airbus A310
- Airbus Beluga
- Airbus A318
- Airbus A319
- Airbus A320
- Airbus A321
- Airbus A330
- Airbus A340
- Airbus A350 (Garapen fasean)
- Airbus A380
- Airbus A400M
Kanpo loturak [aldatu]
(Ingelesez) Airbus-en webgune ofiziala
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.