Airbus A380

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu


Airbus A380
A380 F-WWEA LEGT 2.jpg
Mota komertziala
Bidaiariak 555
Eraikitzailea Airbus
Lehenengo hegaldia 2005-04-27
Zerbitzu hasiera 2007-10-25
Egoera zerbitzuan
Erabiltzaile nagusia Singapore Airlines
Unitate eraikiak 12

Airbus 380 Airbus enpresa europarrak eraikitako hegazkina da, bi solairu eta lau motor dituena, eta munduko hegazkin komertzialik handiana. Bidaiari-hegazkinen artean handiena den honek, 2005eko apirilaren 27an egin zuen bere lehen hegaldia, Tolosa Okzitaniakoaren inguruan, eta 2007ko urriaren 25ean lehen hegaldi komertziala Singapore Airlinesek operatu zuen Singapuretik Sydneyra, hain zuzen. Lehen bidaia honetako bidaiari bakarrak bi pilotu eta lau ingeniari izan ziren. Diseinu eta garapen fasean Airbus 3XX bezala ezagutzen zen, baina Superjumbo ezizena berarekin asoziatzen joan zen.

A380ren goi solairua fuselaje osoan zehar zabaltzen da. Honek zerrendan bere atzetik dagoen hegazkinik handienak (Boeing 747-400) baino %50 leku gehiago izatea posible egiten du, eta 525 bidaiari hiru standard klaseetan edota 853 turista moduan eraman ditzake. 20 tonako pisua zuten hegaldirako instrumentu eta lasta sartu zituzten hegazkinean. Airerazterako mementuan 421 tonako pisua zuen hegazkinak, aireratze komertzialean izango lukeenaren %75a.

Beste hegazkin erraldoiekiko konparazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inoizko aireontzi handienetako lauren arteko erkaketa: Airbus A380-800 (arrosaz), Hughes H-4 Hercules (horiz), An-225 (berdez) eta Boeing 747-8 (urdinez).

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Airbus A380