Airbus A318

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu




Airbus A318
GuGB.JPG
Mota komertziala
Bidaiariak 107
Eraikitzailea Airbus
Egoera zerbitzuan
Erabiltzaile nagusiak Air France
Frontier Airlines
Unitate eraikiak 30

Airbus A318a Airbusek eraikitako bidaiari hegazkina da. A320 familiaren kide txikiena denez "Mini-Airbus" ezizenez ere ezagutzen da.

Hegazkinak 109 bidaiarientzako edukiera du (2 klasedun banaketan). Lehen Boeing 737ak eta Douglas DC-9 hegazkinak ordezkatzeko erabili zen, nahiz eta horrez gain Boeing 737-600aren lehiakide ere baden.

A318a aireratzean eraman dezakeen gehienezko pisua (MTOW) desberdinetan dago eskuragarri 59 tonetatik 68 tona artean. MTOW txikiagoak hegazkina aireportu txikietan erabiltzeko erraztasunak ematen ditu eta MTOW handiagoak A320 familiako beste hegazkinekin osagarri izatea ahalbidetzen du. Horrez gain, hegazkinean pisu gutxiagok helmen handiagoa ematen dio A318ari (A320ak baino %10 gehiago) eta A320ak egin ahal ez ditzakeen hegaldi batzuk (Londres-Jerusalem adibidez) egitea aukera ematen du. Hala ere, aire konpainiek hiri ertainen arteko hegaldi motz eta dentsitate baxuetarako erabiltzen dituzte.

Hegazkina diseinatzeko garaian zenbait arazo egon ziren. Alde batetik, 2001ko Irailaren 11ko atentatuek hegazkin eskarien murriztea ekarri zuen eta beste alde batetik Pratt & Whitney motoreek arazoak eman zituen erregai-kontsumo aldetik. Hasiera batean zenbait airelineek A318 aldeko apustua egin zutela bazirudien arren, egindako eskari asko ezeztatu egin ziren eta orain 4 dira erabiltzaile nagusiak: Air France, Frontier Airlines, America West Airlines eta Mexicana de Aviacion.

A318 Elite[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko Azaroaren 10ean Airbusek A318 Eliteren eraikuntza ezagutarazi zuen. Airbus A318 Elite helmen ertaineko hegaldietarako (4.000 Milia nautiko gehienez) pentsatuta dago. CFM motorrak erabiltzen ditu eta barne antolaketaren arabera, bere edukiera 14 eta 18 bidaiarien artean dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Airbus A318 Aldatu lotura Wikidatan

(Ingelesez) Airbus A318ari buruzko informazioa Airbusen webgune ofizialean

(Ingelesez) Airbus A318ari buruzko informazioa Airliners.net-en