Akiva ben Iosef
Wikipedia(e)tik
Akiva ben Iosef Talmudeko errabinoa izan zen (Palestina, 50 inguruan - 135). Ezjakina eta jakitunen etsaia, heldua zela hasi zen ikasten. Bere irakasleen artetik Gimzoko Nahumengandik jaso zuen batez ere eragina. Akademia bat eratu zuen, eta 95. urtean Erromara joan zen beste zenbait errabinorekin. Bar Koseba buruzagia azaldu zenean, mesias bezala hartu zuen Aqibak, eta bera bilakatu zen Erromaren aurkako iraultzaren buruzagi. Iraultzak porrot eginda, hil egin zuten. Misna hedatzen lagundu zuen, eta horren idatzaldi berria prestatu zuen. Gerora idatzitako Misnaren idatzaldien oinarria izan da Akivarena. Hirurehun bat aldiz aipatzen du liburu horrek Akiva.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.