Al Farabi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kazakhstaneko 200 tengeko billetea Al Farabiren erretratuarekin

Al Farabi (Abu Nasr Muhammad ibn Tarkhan ibn Uzalagh, Al Farabi deitua; Europan, Alfarabius) filosofo musulmana Turkiar izan zen (Farab, Turkestan, 872 - Damasko, 950). Bagdaden bizi izan zen. Ibn Sinaren irakaslea izan zen, eta Aristotelesen filosofia landu zuen, batez ere. Aristotelesen eta Platonen pentsamenduak bateratu nahi izan zituen (Platon eta Aristotele: bi jakintsuen dotrinak batera). Filosofia politikoari buruzko idatzi batzuk (Hiriaren gobernurako liburua; Platonen Legeak obrari buruzko iruzkinak), obra mistikoak eta musikari buruzko saiakera garrantzitsu bat utzi zituen.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Al Farabi Aldatu lotura Wikidatan