Al Farabi
Wikipedia(e)tik
Al Farabi (Abu Nasr Muhammad ibn Tarkhan ibn Uzalagh, Al Farabi deitua; Europan, Alfarabius) filosofo musulmana izan zen (Farab, Turkestan, 872 - Damasko, 950). Bagdaden bizi izan zen. Ibn Sinaren irakaslea izan zen, eta Aristotelesen filosofia landu zuen, batez ere. Aristotelesen eta Platonen pentsamenduak bateratu nahi izan zituen (Platon eta Aristotele: bi jakintsuen dotrinak batera). Filosofia politikoari buruzko idatzi batzuk (Hiriaren gobernurako liburua; Platonen Legeak obrari buruzko iruzkinak), obra mistikoak eta musikari buruzko saiakera garrantzitsu bat utzi zituen.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.