Alaungpaya
Wikipedia(e)tik
Alaungpaya, birmanieraz အလောင်းဘုရား (Shwebo, Birmania, 1714ko irailaren 24a - Ava inguruan, Birmania, 1760ko maiatzaren 11) Birmaniako heroi nazionala da, europarren artean Alompra izenez ezaguna.
[aldatu] Biografia
Birmaniako herri txiki bateko buruzagia zen, herrialde osoa batzea lortu zuena. Mon herriarekin bat egin zutela-eta, frantsesen aurkako borrokari ekin zion, baina ezin izan zuen Siam mendean hartu, eta Birmaniara erretiratzean hil zen, guduan izandako zaurien ondorioz.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.