Albinismo

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Albinismoa duen mutil beltza
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Albinismoa melanina pigmentuaren ezak sortzen duen anomalia genetikoa da, gizakiak ez ezik, animaliek eta landareek ere izan dezaketena.

Gizakiarengan pigmentaziorik eza begietan, larruazalean eta ilean azaltzen da. Horren ondorioz albinoek larruazal eta ile oso zuria dute, eta begietako irisa arrosa kolorekoa.

Albinismoa hereditarioa da eta bi alelo azpirakor daudenean agertzen da. Mendelen legeen arabera transmititzen da ondorengoei.

Mutazio baten ondorioz ere ager daiteke.

Albinoek ikusmen arazoak dituzte eta gainontzeko gizabanakoen aldean larruazaleko minbiziarekiko sentikorragoak dira (eguzki-izpietatik babestu behar dira).

Melanina da larruazalari, ileari eta erretinari kolore iluna ematen dion pigmentua. Tirosina aminoazidotik sortzen da bide metaboliko batean. Albinismo dutenak ez dira gai bide metaboliko horretan parte hartzen duen funtsezko entzima bat (tirosinasa) sintetizatzeko, eta ondorioz melanina ez da sortzen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albinismo Aldatu lotura Wikidatan