Albrecht Penck

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Alemaniar geografoa (Leipzig, 1858 - Praga, 1945). Vienako eta Berlingo unibertsitateetako irakasle eta Berlingo ozeanografia-institutuko zuzendari izan zen. Geomorfologiari buruzko garrantzi handiko ikerketak egin zituen, Morphologie der Erdoberfläche (1894, Lurrazalaren morfologia), geomorfologiako lan handia besteak beste. Alpeetako Kuaternarioko glaziazioak aztertu zituen. Besteren artean Alemaniari, Herbehereei eta Belgikari buruzko monografiak egin zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Albrecht Penck Aldatu lotura Wikidatan