Aldapa (Alkiza)

Koordenatuak: 43°10′47″N 2°06′55″W / 43.1797447°N 2.115339°W / 43.1797447; -2.115339
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aldapa
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Gipuzkoa

| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaAlkiza
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°10′47″N 2°06′55″W / 43.1797447°N 2.115339°W / 43.1797447; -2.115339
Demografia

Aldapa Alkizako bailara edo auzoa Larraul aldera dagoena Almitxuri mendiaren magalean.

Bailararen jatorria 1775ean udalak herri-sailetako inaurkina biltzeko dekretu batean dago non udalerria lau bailaratan banatu zuen: Azaldegi, Aldapa, Arana Behea eta Arana Goikoa. 1884an Aldapa bailara bitan banatu zen: Aldapa eta Hernio.[1]

Aldapa bailara baserri eta etxe hauek osatzen dute: Arpide, Arpide Garaikoa, Errota Zahar edo Olaa, Garro, Goenaga, Goiko Errota, Gorosti, Ikilisagasti, Urruzola, Urruzola Azpi eta Urruzola Txiki.[2]

Urruzola Txikia (ezkerrean), Urruzola Azpi (behekaldean), Urruzola, Arpide (teilatua) eta Arpidegain (goian) baserriak

Aldapan omen zegoen XVI. mendean Egurrola burdinola ospetsua. Ez da ezaguna non egon zen zehazki, baina sumatzen da egungo Egurrola izeneko zubitik gertu izango zela. Larraulgorako herribideko zubi horrek Aranguren erreka zeharkatzen du.

Bertan egon ziren Alkizako hiru errotetako bi: Olaa edo Errota Zaharra eta Goiko Errota edo Errota Berria. 1810a arte udaletxearen esku egon ziren, baina diru-premiak bultzaturik enkantean jarri ziren Aranako Igaran errotarekin batera. Bi errotok lanean aritu ziren 1953a arte.[3]

2020ra arte Ikilisagasti baserriaren ondoan, Aranguren errekan, egon da Zizurkilgo edateko uraren hartunetako bat, Elbarrena bailara hornitzen zuena. Hartune horrek, halaber, Asteasuko Upazan bailarako baserri batzuk eta Alkizako industria-gune zaharreko eraikinak ere hornitzen zituen.

Aipatzekoa da Goiko Errotara ura biltzeko eraikitako ubide-sistema.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Aranburu Ugartemendia, Pello Joxe. (2006). Alkiza auzo eta hiribilduaren azterketa historikoa (1348-1950). Autore editore, 313 or. ISBN 84-606-3058-7..
  2. http://www.alkiza.eus/eu/multimedia/etxe-baserriak/aldapa-bailara..
  3. http://www.oilategitik.net/19/artikuluak/alkizako-azken-errotariak..